UPN-ren autoritarismoa, bazterkeria, ustelkeria eta beste hainbat keria dira Uxue Barkos lehendakariaren gobernuaren zementurik eraginkorrena gaur gaurkoz. Edozeren gainetik, gobernu berriak bi abantaila ditu, bereziki hastapen honetan. Bata da UPNren erregimenak normaltasunetik oso behera utzi dituela elkarbizitzaren gutxieneko balore eta praktika politikoak, eta beraz, gobernu honetako lau indarrek badute tarte esanguratsua gutxieneko horietara elkarrekin iristeko.
Gizartean aldaketaren ilusioak duen indarra da beste abantaila, eta une zailetan horrek hainbatetan behartuko ditu alderdiak bakoitzaren ikuspegia bazterreratzen eta elkarrekin aurrera egiten. Besterik gabe, alternatiba hau zapuztea larria izan daitekeelako mahaia sostengatzen duten lau hanketako edozeinentzat. Eta gainera, alternatiba orain artekora itzultzea litzatekeelako.
Baina horrek ez du lau urteko iraupena bermatuko. Edozein proiektuk ditu bere indargune eta ahuleziak, eta gobernu honek ere bai. Une honetan indargune garrantzitsuena adostu duten programa da, asmoetan aberatsa, norabide egokian finkatua eta ia 700 puntutan zehaztua.
Ahal den neurrian zehaztua, hori ere egia da. Nahi duenak berehala ikusten du bere alde ahula, funtsean aurrekontuekin bateratu gabe dagoela oraindik eta samur antzeman daitekeela arazo asko izango direla bere osotasunean betetzeko. Aldaketaren herritarrek jakin behar dute hori, ez helburu edo presioan amore emateko, baina bai lanerako eta borrokarako pazientziaz janzteko.
Iruñea-Castejon AHT proiektua geldiaraztea lorpen itzela litzateke, Geroa Baik nahi duen Euskal Y-arekiko lotura etorkizunerako utziz. Dagoen Euskararen Legearekin abiatu beharko da, baina borondatearekin aurrerapauso itzelak eman daitezke dekretu eta arauekin; “eremu ez euskaldunean” D ereduaren zabalkundea txukun egitea bera urrats erraldoia litzateke. Eta datozen sanferminetan Iruñeko udal plazan biltzen direnek bertako hizkuntza ofizialean jarduteagatik alkateak txistuka ez jasotzea ere ez litzateke makala. Bide batez esanda, Gaztelu Plazako “gaixoa ni” agurrean ez litzateke halakorik pasatuko.
Eta zertan geratuko da lehen sei hilabeteetan indarrean jarri behar den oinarrizko errenta unibertsal hori? Inork ez daki, baina herritarrak berehala neurtuko du adar jotzea den, EAEko Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren gisako bat edo Espainiako Estatuko errentarik aurreratuena. Txikiagora begiratuta, 2015eko hondar honetan zenbat diru jasoko dute IKA eta AEKko euskaltegiek? Eta Euskalerria irratiak? Egia da, alor asko geratu dira airean programan, baina abantaila da neurrien adinako termometro daudela konparaketak egiteko.
Tentsiorik ez da faltako gobernu berrian, orain arteko negoziazioetan falta izan ez den moduan. Aldarrikatzen den gardentasunari begira, ez litzateke pedagogia txarra herritarrei horiei buruz argiago hitz egitea, debatea alderdien barne agirietan utzi gabe. EH Bildu ez da gustura geratu Geroa Baik finkatutako gobernu ereduarekin, baina akordiora iritsi dira; ez du beste erremediorik, eta hainbatetan etsi beharko du, besteak beste, gobernu honen hausturak erraz ekar lezakeelako gobernura PSN. Hasieratik ikusi den gisan, EH Bilduk proposatutako Maria Jose Beaumont Barne sailburua izango da Gobernuaren aurkako jo puntuetako bat.
Maria Chiviteren ametsa litzateke asteleheneko abstentziotik gobernura jauzi egitea; bertatik EH Bildu kanporatzea lortu ondoren, jakina. Ezkerra eta Geroa Baiko askok ere ez lukete begi txarrez ikusiko jokaldia, EH Bildukoen presiorik gabe gobernuak askoz lasaiago egingo lukeelako ditxosozko zentralitatearen bila; baina Barkosen koalizioko beste askok bai, badakitelako egungo PSNk erantzukizun gehiegi duela orain arteko erregimenarekin.
Etxekoaren mimetismo eginez, EAEko askok uste du Geroa Bai EAJren beso nafarra dela, baina errealitatea hori baino konplexuagoa da arragoaren baitan. Eta hala ere, seguruenik ez da guztiz erraturik ibiliko pentsatzen duena Sabin Etxeak koalizioan duen eragina EAJk europar hauteskundeetan Nafarroan lortutako 5.000 botoetatik harago doala. Espainiako datozen hauteskunde orokorrek ere eragin handia izan dezakete Nafarroako Gobernu berrian. Orain, alabaina, jarrai dezagun amesten.
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]