Boko Haramen oinarri soziala dira esklaboen umeak

  • Deabru berria Sahara azpialdeko Afrikan ‘Boko Haram’ deitzen da. XXI. mendeko jihadista fanatikoen adibidetzat ezagutua da 2009an Nigeriako gobernuaren kontra matxinatu zenetik burututako triskantzengatik. Jeke arabiarren finantzaketa? Baietz. Baina Afrikan Jihadak erroak sustraiturik dauzka mende luzetako injustizietan.

Boko Haram taldeak berak Interneten ipinitako bideotik aterea da ondoko bi irudietan handiena: Abubakar Shekau buruzagiak iazko udazkenean gisa honetan eman zion ezetza Nigeriako Gobernuak luzatutako tregua eskaintzari. Perouse de Montclosek idatzi duenez, “Boko Haramen izaera sinplifikatzea da esatea zoro banda burugabe bat dela urruneko esponsor arabiar aberatsek diruz asea, hori da ez ezagutzea gaur Nigeria dena baino urrunago iristen zen Borno inperio zaharreko gizartearen konplexutasuna”. Irudi txikikoa da Ustaz Mohammed Yusuf (1970-2009), Boko Haramen lehenbiziko liderra, polizia nigeriarrak atxilotu zuen egunean. Oraindik Youtuben ikus daiteke nola galdekatu zuten poliziek. Gero kasernako atarian tiroka hil zuten jende askoren aurrean; ihes egin nahi omen zuen. Yusuf hilda, ondorengo buruzagiek bortizkeria are handiagoz gogortu dute Jihada Nigerian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antzinako esklaboak dira,   gutxienez azken bi mendeotan morrontzan zanpatu dituzten masa handiak, Afrikako Jihadismoaren oinarri soziala”. Horra Le 1 astekari frantsak 43. zenbakian “Afrique, les visages du Dhijad” (Afrika, Jihadaren aurpegiak) gaiaren inguruan dakartzan tituluetako bat.

Astekari bitxia da Le 1: kioskoan  DIN-A4 edo newsmagazine formato tipikoarekin aurkituko duzu,  baina bere 16 orriak irakurtzeko maindire moduan zabaldu beharko duzu, 65x90 cm-ko paper bakarra osatu arte. Lehen Le Mondeko zuzendari izandako Eric Fottorino dauka nagusi. Beraz, irudimentsua baina Frantziako establishmentari ondo itsatsia ere bai. Maila handiko idazle eta adituen artikuluak ekartzen ditu.

2009an matxinatu zenetik, Boko Haram bihurtu da Afrikako amesgaiztoa: 5.000 baino gehiago hil ditu, asko modurik ikaragarrienean, 500 gizon, emakume eta haur baino gehiago bahitu, tartean esklabutzan saldutako neskak... Milioi eta erdi baino gehiago dira borroketatik ihesi joanak. Erlijiozko gerrarik basatiena gaur Saharaz beheko eskualdeetan gertatzen da, horrela esan badaiteke. Esan daiteke?

L’ADN de Boko Haram” idatzi du Marc-Antoine Perouse de Montclos ikerlariak, laguntza humanitarioaren eta politikaren arteko loturez liburu bat plazaratua daukanak.  Dio, ukatu gabe Al Kaeda edo Daech-Isisengandik jasotako laguntza, Boko Haramen sustraiak lekuan bertan aurkitu behar direla, benetako oinarri soziala daukala.

Nigerian bertan taldeak duela bi urte 500-1.000 gudari omen zeuzkan. Baina gobernuak larrialdi egoera ezarri ostean 4.000 gizonetaraino handitu zuen tropa, eta gaur 8.000-10.000 inguru edukiko omen ditu. “Bestela esanik, zenbat eta bortitzagoa Boko Haramen kontrako errepresioa, orduan eta gehiago indartu da. Honek zalantzan jarri beharko luke soluzio militarren eraginkortasuna”.

Taldeak esku hartu du eskualdean dauden liskarretan eta musulman askoren fidelitatea bereganatu du lurrak banatuz, Jihadaren aitzakiatan burututako sarraskietatik ihesi joandako kristau eta animistek lagatako lurrak. “Xariaren izenean Boko Haramen aldeko jendeak halako nekazaritza erreforma erlijioso bat antolatu dute. Horrela ebatzi dituzte urtero lurren erabileraren inguruan zeuden eztabaidak”.

Astekariak elkarrizketatu du Jean-François Bayart, Centre d’Etudes et Recherches Internationales-ko (CERI) zuzendari izana. CERI Frantziako Estatuaren erreferentzietakoa da atzerri politika, immigrazio, bortizkeria politiko eta segurtasun aferetan. Bayartek beste liburu gehiagoren artean “L’Islam Republicain” plazaratuta dauka. Elkarrizketan argi aitortu du Frantzia Malin militarki esku hartzearen alde egon dela, zalantzarik gera ez dadin. Bayartek esandako hitzen laburbilduma da ondoko guztia.

Jihadean kontsolamendu    

“Saharaz beheko eskualdean –dio Bayartek– nazioa gezur historiko handi batean oinarritzen da: esklabismoa zurien kontua zela. Zuriak errudun direnik ezin da ukatu, baina ez dira izan bakarrak eta beti joint-venture gisa aritu dira elkarlanean beltz batzuekin”. Eta XIX. mende hasieran esklaboen salerosketa itzali zenean Atlantikoan zehar, Afrika barneko esklabismoa hedatu zen.

XIX. mendean Jihada egin zuten buruzagietako batzuk esklabistak ziren, hala nola Mandinga erresuma sortu zuen Samori Ture. Eta gerlari jihadista esklabozaleen kontra oldartu ziren beste musulman batzuk, hala nola murida jendea, kofradietan antolatzen zena eta dena. Gudu gogorren bidez lortu zuten batzuek askatasuna eta baserritar gisa instalatzea, kakahuete laboreen inguruan, baina gainerako gehienek osatu zuten  gaurdaino luzatu den  morroi masa zabala.

“Gaur bertan Mendebaldeko Afrikan mundu guztiak daki nor den esklaboen ume edo nobleen ume, izenetik, barre egiteko moduagatik, aristokratek estilo handiagoz irri egiten badakite. Klase klitxe garbiak daude, Pierre Bourdieu [soziologoa] tropikootara egokituta esango genukeenez”.

Lehengo esklabo gaur morroi gisa baztertuei bi mendez xurgatu diete odola XIX. mendetik indarra hartuta dagoen aristokrazia beltzak. Joan den mendean Jihada egin zuten buruzagi esklabistek zanpatu dituzte urteotan. Baina morroiok ere denborarekin Jihadean eta salafismoan aurkitu dute kontsolamendua. Islamak esaten duenez sinestun guztiak berdinak direla, Mauritaniatik Nigerrera, Malin bezala Nigeria iparrean, morrontza den arazo ez aitortuari erantzun bat eman diola. Islam horrek bertsio ezberdinak baditu parajeotan.

Bada korronte pietista bat erlijio gaietan oso zorrotza baina politikan nahasten ez dena. Salafista horien mugimendua da Izala 1970etik. Gero badira Jihadaren aldeko gudariak, Allah gurtzen ez duen sultanaren –Mendebaldearen– eta honen Nigeriako ordezkari petrolioz ustelduen kontra borrokatzen dutenak. Hirugarrenik Bayartek aipatzen du 1980tik lanean ari den korronte milenarista bat.

Boko Haram taldeak 2002an sortu zenetik Izalaren islamista kietistatik jihadismoan barrena islamismo milenaristaraino egindako ibilbidearen gakoa errepresioan dakusa Bayartek, beste aditu askok nabarmendu duten gisan. 2009an jendearen aurrean exekutatu zuten Nigeriako agintariek Ustaz Mohammed Yusuf, Boko Haramen lehenbiziko buruzagia. Horrek eta batez ere gobernuaren armadak gerrillarien bila herritarren artean egindako sarraskiek eman zioten abiada Boko Harami.

Boko Haramek erasotzen ditu zurien eskolak (hausa hizkuntzan boko eskola da eta haram debekatua), ustelkeriaren eskolak direlakoan. “Mendebaldeko jakintzak estatu postkolonial zanpatzaile eta zurrupatzailea ekarri du. Ikusi zertan xahutzen duen Estatuak petrolioaren dirua, herritarrak zanpatzen ditu haiei laguntzeko ordez. Jakintza horrek pobrezia baino ez du ekarri. Xariarekin aldarrikatzen dute zuzenbide estatu bat justu gaur Nigeriakoa denaren kontrakoa”.

Azken hamarkadotan Mendebaldeko Afrikako herrialde askotan liberalizazio politikekin galdu dira zerbitzu publiko sare osoak. Hezkuntza eta osasun mailan, hutsunea eskola eta ospitale islamikoek bete dute, batzuetan bertako elite wahabita aberastu berriak finantzaturik.

Boko Haramekoak kriminalak direla? “Egia da hiltzen duela. Baina askoz errazagoa da  hiltzaileoi barbaro deitzea agenda sozial eta politiko bat daukatela onartzea baino”, dio Jean-François Bayartek.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude