Nafarroako Euskararen Legearen erreforma, hirugarrengoan bai

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen Legearen aldaketari esker, Nafarroa osora zabalduko da eskola publikoetan euskaraz ikasteko aukera. Eremu euskaldunean eta eremu mistoan D ereduan aritzeko aukera bazegoen, baina ez eremu ez-euskaldunean.

Erreformaren alde egin dute PSN, Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Aralar-NaBaik , eta aurka UPN eta PPNk. Aldeko 27 boto eta kontrako 23 jaso ditu.

Helburu antzekoa lortzeko hirugarren saiakera izan da otsailaren 19koa. 1995ean, Eusko Alkartasunak eta Alderdi Sozialistak Euskararen Legea aldatzea proposatu zuten, Nafarroako ikasle guztiek D ereduan ikasteko aukera izan zezaten. Ez zuten Parlamentuan bozkatu, UPNk eta Herri Batasunak aurkako botoa emango zutela iragarri baitzuten.

2008. urtean, Izquierda Unidak antzeko lege aldaketa proposatu zuen (murriztaileagoa bazen ere). Oposizioak babesa eman zion, baina Aralarko parlamentari baten faltan ezin izan zen lege aldaketa aurrera atera.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...