Etxean edo gaztetxean egiteko modukoa

Sekula saiakera egin ez duenarentzat sinesten zaila den arren, garagardoa etxeko sukaldean bertan egin daitekeen edaria da. Lau dira oinarrizko osagaiak: malta, lupulua, legamia eta ura. Ez da erraza den-denak ohiko saltokietan aurkitzea, baina sarean osagai guztiak biltzen dituen kaxa erosteko aukera dago Lupulu (lupulu.com) webgunearen bitartez, adibidez. Duela bost urte jarri zuten ekimena martxan Localbierren sortzaile ere badiren Irasuegi eta Karrikarik. Lehengaiez gain, prestakuntza fintzeko tresneria eskaintzen dute bertan, eta makina bat ikastaro eman dituzte prozesua pausoz pauso azalduz. Haiek dira, neurri batean, Euskal Herrian garagardoa egiteko zaletasuna zabaldu izanaren erantzuleak. Gustu handiz gainera.
    Etxean egin daitekeenez gero, elkarte, gaztetxe eta abarrak ere garagardoa egiteko leku aproposa dira. Bide hori hartu dute Añorgako gaztetxean (Donostia), esaterako. Bertako bi kide hasi ziren, euren garagardo propioa egiteko ilusioak bultzatuta eta multinazionalen kontrako borroka gisa. Osagai batzuk sarean erosten dituzte, beste batzuk ohiko dendetan, eta gainontzekoak taberna edo elkarteei eskatzen dizkiete. Botilak, esaterako, Lasarteko taberna batek ematen dizkie. Gaur egun, Iker Criado da lan karga gehien hartzen duena, baina gaztetxeko beste kide batzuek ere laguntzen diote tarteka.
    Sukalde lanak amaitu eta garagardoa botilatan sartu dutenean, gaztetxean jartzen dute salgai, euro bakarraren truke. “Hasiera batean gaztetxeko zerbeza eskariari osotasunean erantzuteko adina ekoiztea zen gure asmoa, eta oraindik ez dugu horrenbeste egiterik lortu”. Dena dela, eta egungo ekoizpena berehala amaitzen dela ikusita, 2015ean 50 litroko barrilak egitea dute helburu. Orain arte ohiko errezetak erabili dituzte, baina berria asmatu nahi dute laster. Izena ere jarri diote gaztetxean bertan sortutako garagardoari: Tartalo.
 


ASTEKARIA
2014ko abenduaren 21a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude