Joseba deseraikiz

  • IBAN ZALDUA :: Inon ez, inoiz ez

    Elkar, 2014

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Inon ez, inoiz ez liburuarekin Zalduak hustu dela dio. Bertan idatzi baititu ordura arte idazteko zituen guztiak. Hala ere, aspaldi irakurtzen dugunok badakigu berehala sortuko zaizkiola ipuin gehiago betaurrekoen beste aldean, belarri-zuloetan edo ezpain-zokoetan. Izan ere hala agintzen digu liburuaren amaierako “azken ohar gisa” atalean: ipuinak idazten jarraituko duela diosku eta.

Inon ez, inoiz ez fikzioaren lekua eta denbora dira, bere hitzetan kontrazalean gogorarazten digunez. Eta azalean dago txanponaren beste aldea, errealitatea, fikzioa idazteko behar den materiala eskaintzen diona idazleari: “idazleak daukan material bakarra ezagutzen duena da (Truman Capote)”. Eguneroko agertoki edo pertsonaiak azalduko dizkigu zenbait ipuinetan eta fantasia sartuko da zirrikituren batetik kontatzen ari dena bestelako koloretan margotzeko. Zalduak ohi duen bezala. Eta fantasiarekin batera ironia; heriotza, harremanak, lana... zeharkako irribarrez eskainiko dizkiguna, bere pertsonaia baten esanetan: “ironia duk egungo gizartearen zementua”.

Ironiaz ere jorratzen du “modako” gai bat. Orain arte esplizituki landu ez duen generoarena. Ipuin bateko elkarrizketa batean hurrengoa irakurri ahal diogu: “–Eta generoarena? Hi ez haiz emakumea! Hori interesgarriarena egiteko ipini dun! (...) –Ez al daude mota honetako kontuak puri-purian kritiko literarioen artean...?”. Baina kritiko literario honi, botatako eskularrua lurretik hartuz, gehiago interesatu zaio beste ipuin batzuetan nola eraikitzen duen genero identitatea. Feminitatea hilekoarekin lotzen baitu eta maskulinitatea bizarra egiteko aparrarekin. Horra generotik aztertzeko moduko bi datu.

Inon ez eta inoiz ez atalen artean, Hemen, orain atala dugu. Bertan Zalduak “la cosa” deitu izan duenari buruz hitz egiten du, “euskal gatazka” ere deitu izan denari buruz. Baina “las cosas” izan zitekeen, euskal gatazkarekin batera gerra zibila ere badelako atal honetan agertzen diren ipuinen gaia. Euskal Herriko historia hurbilari begirada botatzen dio liburu honen muinean, memoria ariketa eginez literaturatik. “Euskal arimaren barrunbe hondogabeen natura misteriotsua” ikuspegi esentzialista bazter utziz, baina gurean izan duen eraginari muzin egin gabe, eta “existitu ez den iragan mitiko bat eraikitzeko alferrikako ahaleginei” itzuri eginez “errelatoaren” bere bertsioa ematen du fikziotik bere alea jarriz.

Bere aurreko liburuko gai nagusia izan zen literatura eta idazlearen obsesioak ere agertuko zaizkigu han-hemenka. “Idazleak ingurukoengandik istorioak jasotzeko eta artearen aldarean ipintzeko eskubidea eta betebeharra du” irakurriko dugu. “Kontatzeko modu baten bila aritu haiz. Hori dun idazle guztiek, putreen moduan, egiten duzuena” esango dio pertsonaia batek protagonistari ipuin batean. Eta horrek Woody Allenen Deconstructing Harry ekarriko digu gogora. Eta idazleak fikzioa egiteko errealitateari zukua nola ateratzen dion pentsaraziko digu; polemika metaliterario horren metxa berriro piztuz eta kritikatxo honi izenburua emanez.

 


Azkenak
Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian, eta Israelek Gazako bonbardaketak indartuko dituela iragarri du

Gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek. Bideoan argi ikusten bada ere, Tunisiako Gobernuak gezurtatu egin du. Haren arabera, ez da atzerriko erasorik izan.


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Eguneraketa berriak daude