Kirol campusak Zenbat Gararen eskutik

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez da lehenengo aldia izango aurtengo udakoa, baina bai eskaintza zabalagoa eta finkatuagoa. Bilboko Zenbat Gara elkarteak urte osoan lantzen ditu haur-gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak. Alabaina, ekainetik irailera eskaintza berezia eta trinkoagoa izango da Gazteolaren eskutik. Esaterako, kirol campusak egingo dituzte; hala nola, futbol, saskibaloi, eta pilotakoak. Kirolekoez gain bertsoarena eta ingelesarena ere egingo dituzte. Elkarlanean antolatuko dituzte Danok Bat futbol taldearekin, Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin, Bizkaiko Pilota Federazioarekin, Bertsozale Elkartearekin eta Eliot School akademiarekin arituko dira. 6 eta 19 urte arteko haur-gazteek Rock campusa probatzeko aukera ere izango dute Bilborock aretoan.

Campusez gain, udalekuak eta tailerrak izango dira: dantza udalekua, musika sorkuntza eta DJ tailerra, bideogintza tailerra, antzerki udalekuak, jolas eta kanta udalekuak. Klasikoak ez dira faltako, Bakaikun (Nafarroa) barnetegia egongo da eta Bilbon ikastaro trinkoak egingo dituzte.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!