Pablo Sastre :: Eguzkipekoak
Alberdania :: 2003
Ez dut sobera ozen esango, badaezpada, baina Pablo Sastre da gure idazle ahaztua. Gure idazle ahaztuetako bat, bederen. Ez dut sobera ozen esango badaezpada, orain edozer jar daitekeelako modan berehala, batek daki ze mekanismo estrainioren arabera. Ezin asmatuzkoak dira sare sozialen bideak. Baina, bai, ez da esaten dudan lehen aldia –gutxienez, neure buruari–: ez du behar bezalako aitorpenik izan Pablo Sastreren literaturgintzak. Bost axola. Literatura beharko litzateke interesatzen zaiguna, ez hainbeste errekonozimendua. Eta handik ugari aurkituko dugu Sastre-Enean.
Narrazio luze-labur, azkenaldian saiakera, liburu berezi bat ebatsi diogu gaurkorako, harribitxia: 103 pieza labur, arin, ttiki, beste hainbeste liburutako pertsonaiengan inspiratutakoak. Jolasa sinplea da: jendeen historiak kontatzen dituzten liburuak irakurri, eta gero liburu bakoitzari buruzko testutxo bat idatzi. Irakurketarekin egin dituzun lagun horiek irakurleari aurkeztu, nolabait. “Azken batean, nire bizitza, hein handi batean, besteen bizitza baita, eta gehien miresten ditudan lagunetako asko liburuetan, ez hain gutxi liburu honetako liburuetan aurkitu ditut”. Hemen eta orain sinatzeko modukoak iruditzen zaizkidan hitzak.
Eguzkipekoak har daiteke irakurle baten irakurketa gida, katalogo, bilduma gisara. Har daiteke literatura unibertsalaren laburpen gisara. Har daiteke ipuin liburu gisara. Har daiteke tarte honetan egiten saiatzen garen liburu iruzkin sorta gisara. Denetarik aurkituko duzu bertan: hango-hemengo, atzoko-gaurko, beti ere lehenesten dela jende apalarekiko mira, errespetua, gorazarrea, ezezagunarekiko kuriositatea, desberdinarekiko burkidetasuna. Literatura handiko tituluak bildu dira. Bestela askotan dira, ez idazleen liburuak, baizik eta bizitza zirraragarria izan duen jendearenak, ez gutxitan jende horrek berak idatziak. Eta kasu guztietan ere jakingarri gertatuko zaizkigunak. Gerora Sastreren saiakeretan aurkituko dugunaren zantzuak igartzen dira: “inork ez bide zuen sumatzen inolako erlaziorik bere konfortaren eta inguratzen zituen munduaren dekadentziaren artean”. Tarteka, gainera, umore dosi doiarekin gatzozpinduta: “Molloyk, beste aktibitate aipagarri batzuen artean, aldian-aldian bere amari bisita egiten zion”.
Eta liburua bururatuta, hondarreko hausnarketa bat: zenbat geratzen zaigun oraindik irakurtzeko, zenbat gauza gozo gordetzen dizkigun artean literaturak. Azken batean, literatura bizitzeko ustea sendotzen dizu Sastreren liburuak. Non ez den literaturan bertan bizitzekoa. n
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".