Identitate propioaren bila

  • Malenkolia :: Homo homini lupus

    autoekoizpena

Malenkolia taldeko kideak.Malenkolia taldeko kideak.
Gizakia ez zen zuhaitzetik jaitsi, erori egin omen zen. Heldutasunera iritsi baino lehenago zuhaitzetik jausi, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez duen izaki basati bilakatu da. Homo homini lupus. Gizakia otsoa da gizakiarentzat, gizakiak irentsi egiten du hurkoa, kalteak eragiten dizkio albokoari, ingurukoari, inguruari. XXI. mendeko pandemia gizakia bera da. Tamalez, berau suntsitzeko abilezia duen espezie bakarra.
 
Malenkoniaren bigarren diskoa gizakian zentratzen da, gizarte dekadente honen arazoak islatzen ditu. Gizon eta emakumeen jarrera suntsitzailearen aurrean kritiko ageri dira. Kutsu ezkorra duen disko antropologiko honetan historian barrena hainbat bider errepikatu diren ankerkeriak erakusten dira, gizakiaren alderik bortitzena, hain zuzen: arma nuklearrek Hiroshiman eta Nagasakin eragindako kalte izugarriak, munduko hainbat herrialdetan izar-uxoak bailira bezala zerua estaltzen duten bonbardaketak, pentsamendu kritikoak ezabatzeko egindako liburu erreketak, liburuen eta autoreen debekua, bidegabeko zigorrak, etab.
 
Zortzi urte igaro dira lehen maketatik, eta noski, oñatiar laukotea ez da lehen zena, ezta beraien erreferentziak ere. 2009an kaleratu zuten Hegazkadak dakar ekaitza lehen diskoak britpoparen  eragina zuen, eta oinarrian jatorrizko kontzeptu honekin jarraitzen badute ere, bigarren disko honetan gehiago arriskatu dira. Jatorrizko malenkoniaren hondarrak melodi tristeak osatzen bazituen, oraingo disko honetan, leloetan akorde maiorrak sartuz adibidez, doinu baikorragoak heltzen zaizkigu. Taldearen garapena agerian da abestien egituran, ahozko afinazioan, moldaketak egiteko aukeraketan eta  letren sakontasunean ere. Lan txukuna, arduratsua eta kontzientea aurkeztu dute, letren gordintasunak, melodien konposaketak eta exekuzioak koherentziaz lotuak baitaude. Era berean, naturalago izateak indarra eman dio taldeari. 
 
Garrantzi handia eman diote diskoaren estetikari ere, erromantikoentzat euskarri fisikoa mimoz egitea gustatzen zaien seinale. Arreta handia jarri dute ere Ipar arrotza kantuaren bideoklipa egiterakoan. Herrikide duten Irudiz komunikazio taldearen eskuetan utzi dute ekoizpena eta Kepa Aranbururen zuzendaritzapean izan dira Bernat Alberdi kamera eta Erik Zubiria aktorea. Azken honek gainera, biolinak grabatu ditu zenbait kantutan Alain Anton (baxua), Iñaki Goitia (bateria), Iñigo Ugarte (gitarra) eta Rober Ferreiro (ahotsa eta gitarra) laukote gaztearekin.
 
Axular Arizmendiren gidaritza teknikoarekin grabatu zen diskoa 2012ko abendua eta 2013ko urtarrila bitartean, Mutrikuko AME estudioetan. 
 
Aurreko diskoko Haizerik gabeko eguna singlearen ondorengo duina da Fahrenheit 451 abestia. 1891n Varsovian jaio zen Osip Mandelstam poetarengan inspiratuta dago eta funtsean, inoiz idatzia izan ez denak ezin duela surik hartu ohartarazten du.
 
Sutatik salbu da Malenkonia, talde gaztea baita, oraindik bere historia idazteke duena. Abenduaren 5ean Durangoko Azokako Ahotsenean emango dute kontzertua. Gerora haien ibilbideri buruz  idatzi eta azpimarratzekoa izango den egun horietakoa suerta dakien desio diet. Han izango gara milaka euskaldun eta euskaltzale, suaren garrak harrapatzea espero ez duten disko eta liburu artean.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude