'Mahasti gorria Arlesetik gertu' (1888) bizirik zela Van Goghek saldutako olio bakarra da, baina ez artelan bakarra, gutxienez beste hamalau obra saldu baitzituen hil baino lehen.Pushkin Museoa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Vincent Van Goghek (1853-1890) artelan bakarra saldu zuen hil baino lehen. Mito ezaguna eta arrakastarik eza justifikatzeko aitzakia oso erabilia da, baina ez da guztiz zuzena.
Egia da Van Goghek olio bakarra saldu zuela bizi zen artean. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Mahasti gorriaArlesetik gertu (1888) koadroa saldu zion Anna Blog izeneko margolari belgikarrari, 400 liberaren truke.
Saldutako koadro bakarra hura izan arren, dakigunez, gutxienez beste hamalau lanen ordainetan dirua jaso zuen margolari holandarrak. Zehazki, artzain protestante batek bi marrazki erosi zizkion 1879an eta, hiru urte geroago, 1882an, lumaz egindako hamabi marrazki egin eta kobratu zituen, enkargu bat medio.
Hala ere, nahiz eta mitoa egia ez izan, badu zentzua, arte enkanteetan preziorik altuenak lortzen dituzten obren egilea miseria gorrian bizi eta hil baitzen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...