Esperientzia eta izarrak

  • Joan Aldamizetxebarria: Uraren aroak

    Ediciones Beta, 2012



2013ko martxoaren 27an
Denbora igarotzen ez denean (2002) eta Bihotzaren lautadak (2004) poemarioen ostean, Ediciones Betarekin hirugarrena du Tarragonan jaiotako gernikarrak Uraren aroak. Beretzat ez ezik ingurukoentzat eta entzun gura duten guztientzat idazten duten asko legez autoediziora emana, handinahi barik diosku, eskertzetan, zergatik ekin dion berriro poesiaren bide malkartsu, ederrari: “Seguruenik liburu hau sortzen hartu dudan plazerrik handiena lerro hauek idaztea da, azken urte gorri hauetan beraien laguntza, babesa eta arretak eskaini dizkidatenei eskerrak publikoki emateko”.
Liburua berpizte batekin hasten da, edo lozorroarekin: “Atzean utzi dut Orion ikusten ez deneko aroa”. Beraz, neguko nebulosa ikusten ez deneko aroa utzi badu atzean, Aldamizetxebarriari negua hasi zaio. Edo uda australa. Izan ere, bidaia liburu bat da Uraren aroak hau, itzuleran kontatutako istorioa, nostalgia bihurtutako zirkulu baten ixtea.
Denborarik eza, bidaiari baten ikuspegi zabala, eta naturarekin eta sentimenduekin nahasten den batasunaren filosofia bat ageri da hemen, eite sano klasikokoa: “Atzaparkada izoztuek/ aurpegia zurbildu digute/ (…)/ Badator./ Txorien logurarekin batera./ Doluz jantziko dira kaleak./ Dolua izango da gure bihotzetan”. Hustasunean oinarritzen den ikuspegi zabal horrekin idatzia da Uraren aroak eta, zentzu horretan, egia da Aldamizetxebarriaren arnasa luzeko poemak (Atzo iluntzean, Bidea egiten, Bat-batean) badutela sakontasun bat atsegina eta pausatua. Ezkorra ere bai, baikorra beste. Kontrajarrita ageri dira, finean, disimulatzen ezinezkoa den bitalismoa eta pentsamendu landua, narratibarantz egiten diona, poesiaren arrastotik ateraraziz.
Sentimenduz idazten duela bistan da. Idazle ondratua iruditu zait: “Bat-batean desagertzen den min setatiaren antzera/ horrela abandonatuko nau bakardadeak/ zuk baino beranduago, zuk baino arinago”. Dena dela, azken lerro horretan legez, galdu egiten da pasarte askotan dominatu ezinik hizkuntza, eta lehen aipatu dugun poesiaren bideetatik aparte arroztua. Onartu behar dut deseroso sentitu naizela maiz, artifiziozkoak begitandu zaizkidala joko asko. Uste dut idazleak barruan gordetzen duen pultsua ez dela guztiz azaleratzen, maitasun idealizatuaren abusu bat dagoela, eta poema laburren esanahirik, adierazpenik eza, pisuegia egin zait.

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude