Narraziorako abilezia

  • Alice Munro: Zorion handiegia

    Meettok, 2012

Zorion handiegiak oihartzun zabala izan du hedabideetan, eta ez da harritzekoa. Kontalari aparta da Munro, fin eta itxura batean erraz harilkatu ditu ipuinotako istorioak, eta ororen gainetik, narratzearen plazerak bultzatzen duela ematen du. Ez du formaren edertasuna bilatzen, ez da pertsonaiekiko lerrotzen edo urruntzen. Egoera eta sentimendu korapilatsuak zaizkio interesatzen, eta ataka horietan diren gizon-emakumeak nola egokitzen diren azaltzeak.
Emozio konplexu horiek ilustratzeko zenbait adibide. Lehen ipuineko protagonistari bere hiru haurrak hil dizkio senarrak, eta ustekabeko bideetan barrena saiatuko da min jasanezin hori gainditzen. Haurren krudelkeria susmagabea hartuko du gaitzat beste ipuin batean, eta bostgarrenean, berriz, aurpegi desitxuratuak bizitzan ekarri dizkion alde onak eta txarrak aztertuko ditu gizon batek.
Liburuaren atzealdeko aipamen batekin guztiz ados nago. “Munrok aparteko dohaina erakutsi du landugabea dirudiena –anekdotazkoa– arte bihurtzeko”, Joyce Carol Oates-ek The New York Review of Books argitalpenean, eta beste aipamen batzuekin batera, promozio moduan emana da kontrazalean. Sentsazio horixe bera sortu zidan niri ere, nahiz eta batzuetan, idazle kanadarrak joeraz erakusten duen puntu ilun hori gehiegizkoa iruditu. Gustu kontuak.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude