Gauza asko aztertzen da ikerketa honetan: euskararen erabilera eskolan, gelan eta jolas lekuan, ikaskideen artean eta irakasleekin, 10 eta 14 urterekin, eta EAEko diru publikoarekin finantzatutako eskola guztietako ikasle guztien datuak biltzen dira. Ikerketa anbiziosoa eta aberatsa, guztiz interesgarria.
Ezagutzarik gabe erabilerarik ez dagoenez, ezagutza izan da orain arte aztertu izan den gaitasuna. Erabilera lehenengo aldiz aztertzen da hemen. Egia da datuak zeharkakoak direla, alegia, ikasleek esaten dutena da dakiguna, ez benetan egiten dutena. Halere, aurrerapauso nabarmena da eskoletako euskararen egoera hobeto ezagutzeko eta behar izanez gero neurri eraginkorragoak hartu ahal izateko.
Ikerketa honek ematen duen informazio aberats horretan guk hizkuntzaren didaktikatik egingo dugu begiratua. Askorentzat, beharbada, hizkuntzaren didaktikan dena egina egongo da; eskolak hainbeste urte darama hizkuntza irakasten... euskaraz ere, 30 bat urte bai; zer dago bada ez dakigunik?
Komeni da hizkuntzaren didaktikaren printzipio nagusia kontuan hartzea. Zer da hizkuntza irakastea? Erantzuna erraza da: hizkuntza erabiltzen irakastea. Eta hori al da gure eskoletan, euskararekin nahiz beste hizkuntzekin egiten dena? Hizkuntza erabiltzen irakasten da, ala hizkuntzari buruzko ezagutzak, gramatikari dagozkienak, literaturari buruzkoak, historiarenak, irakasten dira?
Mikel Zalbidek, Arrue ikerketaren aurkezpen hitzaldian, 2013ko urtarrilaren 31ko ekitaldian, erabilitako metafora berbera erabil dezakegu: bizikletan ibiltzeko, bizikletaren ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak eta komeni da haiek ezagutzea: manilarra, frenoa, pedalak, kanbioa, sillina eta nahi duzun guztia. Alabaina, hori guztia jakin arren ibiltzen ez badakizu erori egingo zara. Bizikletan ibiltzeko bizikletari buruzko ezagutzak gutxi balio duen bezala, hizkuntza erabiltzeko ere hizkuntzari buruzko ezagutzek gutxi balio dute. Erabiltzen erakutsi behar da.
Gogoeta hau hizkuntzaren didaktikan oinarrizkoa eta aspaldikoa izan arren ez dirudi erabat barneratua dagoenik. Hezkuntza arduradunen orientabide didaktikoetan, eta esku artean dugun ikerketan bertan ere, erabileraren alde egiteko kezka nabarmen ageri da. Eskola liburuetan eta eguneroko irakats praktikan aldiz, oso sartua dago hizkuntzaren irakaskuntzan nahikoa dela halako edo bestelako arau edo ezaugarri ageri diren esaldi isolatuen inguruko ariketak egitea, hiztegi zerrendak, ortografia zuzenketak... Baina benetako hizkuntza erabilerak, esanguratsuak, zentzua garbi ulertzen zaien testu-genero osoak esan nahi da, idatzi edo mintzatuak, gutxi lantzen dira gure eskoletan.
Arrue ikerketaren markoa den Ebaluazio-Diagnostikoa 2011 lanean “Euskarazko hizkuntza-komunikazio konpetentziak”neurtzen dira. Neurketa honetan ahozko eta idatzizko ulermena eta idatzizko ekoizpena ebaluatzen da, ahozko ekoizpena ez. Erabiltzeko gaitasunaz ari bagara eta mintzatzeko gaitasunaren berririk ez badugu, gutxi dakigu benetako erabilera gaitasunaz. Bizikletaren adibidearekin jarraituz, bizikleta estatikoan ibiltzeko bai, baina zure kabuz eta bide-gorrian edo mendiko pistan ibiltzeko gauza zaren ez badakigu, eskolatik kanpo eta edozein egoeratan euskaraz egiteko gaitasunik lortu duzun edo ez, ez dugu jakingo.
Ahozko ekoizpena ez ebaluatzea ez da kasualitatea, jakina. Ahozko testuen ezaugarriak gutxi aztertu dituzte gure hizkuntzalariek; ondorioz mintzaeraren irakaskuntza nola egin behar den jakiteko erreferentzia falta nabarmena dago. Ebaluatze orduan alor hau hutsik geratzea, beraz, oso ulergarria da, baina ez horregatik garrantzirik gabea.
Arrue ikerketan ondo erakusten da euskaraz ondo jakin arren ez dutela ikasleek beti bere erabilera hobesten. Baina korrelazio garbia ageri da baita ere, ezagutzarik handiena erabilerarik handienarekin lotzen duena. Badakigu euskararen komunikazio-konpetentzia errazago lortzen dela familian eta inguruan euskara erabiltzen den guneetan. Eskolatik kanpo ere hizkuntzak ikasi egiten baitira. Seguruenik giro erdaldunetako eskoletan euskara irakasteko lan handiagoa egin arren emaitza eskasagoak lortzen dira. Nolanahi ere, eskolak berea bete behar du, eta eginkizun hori ongi betetzeko bada oraindik zer ikertua. Eta bide batez, ebaluazio programek ere eragin handia dute didaktikan; neurtzen ez dena ez baita irakasten.
Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.
Euskaraz hitz egiten duen gure herriak zortea izan du azken mende erdi luzean zehar gure herriari buruz pentsatzen aritu den figura bat edukitzegatik. Joxe du izena eta Azurmendi abizena. Oharkabean pasa daitekeen izena da. Bere obra milaka eta milaka orrialde emankorrek osatzen... [+]
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Ukenduak egiten dituen orok solstizio bueltako data hauetan zeruari begiratu dio: bateko beroa eta besteko ekaitzak, sendabelarrak noiz bildu erabakitzen komeriak izan dira. Ikusten denez, San Joan eguna ez da edozein egun, indar eta sinbolismo bereziko eguna dugu. Edozein... [+]
Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]
Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan, batzuek bere txoroan, ez gara jabetzen baina landareak bai ederki asko! Eguna mozten hasi da eta ez dio... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.