EAJren eta EH Bilduren erantzukizuna

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ETA-K 2011ko urriaren 20an bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik, euskal gizartea askoz hobeto dago, bai behintzat bakea eta elkarbizitza eraikitzeari dagokionez. Krisiak, aldiz, okerrera egin du eta horrek bigarren maila batean utzi du atzo goizera arte gure arazo handiena zena. Ur handiagotan sartu gabe, askoz hobeto gaudela esan genezake, batez ere ETAren mehatxupean ziren milaka pertsona lasai ibili daitezkeelako gaur egun, norbaitek hilko dituen edo eraso egingo dien beldurrik gabe. ETAren jarduera gero eta urriagoa eta bazterrekoagoa zen azken urteetan, baina oraindik ere euskal gizartearen ohiko bizitza baldintzatzeko indarrarekin. Bost hamarkadaren ondoren, gizarteak behar zuen bakea eta elkarbizitza eraikitzeko aukeratxo bat eta ETAk duela urtebete jarri zuen bere ale nagusia: borroka armatuaren behin-betiko amaiera.

Baliatu al da denbora hau bake prozesuan aurrera egiteko? Erantzuna garbia bezain latza da: ez. Edo ez behintzat publikoki, gizarteari begira, honen parte hartzearekin… eta hauek guztiak ezinbestekoak dira, bake prozesu eraginkor bati begira. Gogorra bada ere, hori da sentipen orokorra, egoera geldi dagoela. Esparru bakarra ari da garatzen indarrez, ezker abertzalearen parte hartze politikoari dagokiona; ozta-ozta baina hor Espainiak legezko ateak ireki dizkio ezker abertzaleari eta hau ondo baliatzen ari da aukera: Bildu eta Amaiurrekin lehenago, eta orain EH Bildurekin.

Gainerakoan, ez da bake prozesu batek eskatzen duen giro eta oinarririk: ETAk eta ezker abertzaleak egin dituzte lehen pauso garrantzitsuak, baina PP buru, Estatua ez da ia mugitu. Eta mugimendu agerpen txikiren bat egin duenean, argi geratu da barne arazo handiak dituela. Hala ikusi zen Barne Ministerioak bere espetxe politika berriaren asmoak agertu zituenean eta berdin Josu Uribetxebarria presoaren auzian. Aitortu behar da, gainera, borondate handia behar dela agerpen horiei keinu izaera emateko. Krisiaren bultzadaz edo aitzakiaz, instituzio nagusiek ere gaia ahanzturan utzi dute: urtebetean ponentzia parlamentario bat besterik ez da bideratu ia eta honek ez zuen lortu ezker abertzalea bere baitan hartzea.

Sinbolikoki, Arnaldo Otegi eta Bateraguneko beste espetxeratuak dira egoeraren adierazle  esanguratsuenak: bakea egin behar duen Estatuak duela hiru urte espetxeratu zituen eszenatoki guztian giltzarri izan diren ezker abertzaleko buruzagiak, eta tartean askatzeko aitzakia eta aukerarik falta ez bada ere, kartzelan jarraitzen dute. Egoerak esperpento itxura hartzen du Otegi komunikazio debekuarekin zigortzen dutenean, honek BECeko EH Bilduko mitinerako grabaketa bat egin zuelako. Baina hori da arazoetakoa akaso egun, Espainiaren egoeran esperpentoa lau haizetara zabaltzen ari dela.

PP-K  eta PSOEk harresi bat eraiki dute bake prozesuan aurrera ez egiteko: ETA disolbatu arte ez da mugimendurik egongo. Baina Madrilek urteetan nola jokatu duen ikusita –berdin Gernikako Estatutua, Ibarretxe Plana, ezker abertzalea edo orain bake prozesuarekin– aitzakiaren kiratsa jasan ezina da. Urratsak eman nahi ez direnean beti dago aitzakiaren bat. Su-eten garaietan, behin-betikoa behar zuela; edo gaitzespena behar dela, edo barkamena, edo ETA desegitea… Urtebete denbora gutxi da bake prozesu bat bideratzeko, ados, baina ez dagozkion keinuak egiteko eta gizartea klabe horretan kokatzeko. Eta ez da hori egiten ari.
EAJk eta EH Bilduk badute lanik Eusko Legebiltzar berrian. Uneon, herritarren arazorik larriena krisia bada ere, hori ezin da aitzakia izan bakegintzan pauso erabakigarriak ez emateko. Areago, normalizazio politikoa bideratzeak, indarrak askatuko ditu hain sakona den multi-krisi garaiari behar legez heltzeko.

Arazorik handiena da ea nola lortu PP ere gurdi horretara igotzea, honen praxiak bi norabide arriskutsu erakusten ditu eta: bata da presoen gaia xantaia gisa erabiltzeko tentazioa izan dezakeela; bestea, orain Kataluniakoa ere baduen arren, gatazkaren iraupena kohesio tresna gisa baliatzea Espainian. Euskal herritarren presio da halakoak saihesteko estrategia eraginkorrena, baina horretarako, herritarrak aktibatzea ezinbestekoa da.


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldetik 23 palestinar behintzat hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpameduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste hamaika lagun ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta Ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Eguneraketa berriak daude