Benetako kamikazeak Kublai Khanen aurka

Kublai Khan mongoliar enperadorea.
Kublai Khan mongoliar enperadorea.

Ekialdeko Asia, 1274. Kublai Khan mongoliar enperadoreak (1215-1294) Txina osoa konkistatuta eta kontrolpean zuen ordurako, eta itsasoaz haratago jauzi egitea erabaki zuen, Japonia ere mendean hartzea, alegia.

Kublai Khanek flota indartsua eraman zuen Japoniako kostaldera: ia 1.000 ontzi eta 40.000 soldadu baino gehiago. Lehorreko lehen guduetan indar mongoliarrak izan ziren garaile, garbi. Baina bat-batean, tifoi izugarri batek jo zuen kostaldea. Erauntsiak mongoliarren ontzien herena hondoratu zuen, eta, horrenbestez, Khan Handiak amore eman zuen Japoniaren konkistan.

Ez luzaroan, ordea. Zazpi urte geroago enperadoreak 1.170 gerraontziko flota indartsua berrosatu zuen eta, bigarrenez, japoniar uharteak hartzeari ekin zion. Emaitza berbera izan zen: beste tifoi batek atzera egitera behartu zituen enperadorearen osteak. Hirugarren ahaleginik ez zuten egin mongoliarrek.

Azken urteetan garai hartako hainbat krosko aurkitu dituzte Japoniako kostaldean eta, zantzu guztien arabera, Kublai Khanen flotakoak dira. Ontzi gehienak gabarra modukoak dira; lehorrekoak izanik, mongoliarrak prestatuago zeuden barnealdeko lurrak konkistatzeko, eta haien ontziak egokiagoak ziren ibaietan nabigatzeko itsaso zabalean ibiltzeko baino. Gainera, mongoliarrak granada moduko lehergailuak erabiltzen hasi ziren, baina esperientziarik ezaren ondorioz, arma berriak mesede baino kalte gehiago egin zien hasi berriei. Beraz, tifoiez gain, ontzi desegokiek eta kontrolik gabeko lehergailuek ere eragina izan zuten mongoliarren porrotean.

Baina japoniarrek uste zuten laguntza zerutik etorri zitzaiela, kamiek (jainkoek) bidali zituztela tifoiak, eta, hala, fenomeno atmosferiko haiei jainkozko haize esan zieten, edo, haien hizkuntzan esanda, kamikaze.

Bigarren Mundu Gerran, kamikaze hitza Japoniar Armada Inperialeko unitate berezi bateko pilotuen eraso suizidak izendatzeko (oker) erabiltzen hasi ziren AEBetako itzultzaileak. Mendebaldeko literaturak, prentsak eta zinemak bere lana bete zuen eta, hala, kamikaze hitzaren definizio hau topatu dugu gaur egungo hiztegi batean: “Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek AEBetako itsasontzien kontra leherrarazten zuten lehergailuz betetako hegazkina; delako hegazkineko pilotu boluntarioa. Ekintza batean bere bizia arriskuan jartzen duen pertsona; ekintza arriskutsuetan zuhurtziarik gabe jokatzen duen pertsona”. Kublai Khanen arrastorik ez.


Azkenak
“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude