Tiroide guruinaren trastornoak


2012ko urriaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost zentimetroko diametroa besterik ez du, eta 30 gramo inguruko pisua. Neurriz eskasa eta ezgauza dirudien arren, tiroide guruina da gorputzeko organoek zein erritmotan lan egin behar duten erabaki eta erregulatzen duena (abiadura metabolikoa esaten zaio horri). Eta bere lana ondo betetzeko, odolean zehar zirkulatzen duten substantzia batzuk jariatzen ditu, T3 eta T4 izeneko hormona tiroideoak. Hormona horiek fabrikatzeko, ezinbestekoa da TSH izeneko beste hormona baten esku-hartzea, azkeneko horrek erabakitzen baitu une bakoitzean zein hormona tiroideo behar duen gorputzak.

Aipatutako pauso horietakoren batean edozein akats gertatuz gero nahasmendu ugari sor daiteke, eta horixe gertatzen zaio 250-300 pertsonatik bati gurea bezalako gizarteetan, Endokrinologia eta Nutrizioko Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera.

Hipotiroidismoa

Tiroideak behar baino hormona gutxiago fabrikatzen dituenean gertatzen da. Gaitz horrek jota dauden pertsonek gizentzeko erraztasun handia dute, erraz nekatzen dira eta depresio eta idorreriarako joera handia dute. Azala lehor eta latz bihurtzen da, eta ahotsa erlastu eta zakartu egiten da. Sarritan, gainera, pentsamendu-moteltasuna eta oroimeneko akatsak ere agertzen dira. Behin diagnostikoa baieztatu ondoren –aski da horretarako odol-analisi bat–, tiroide guruinaren funtzioak indartzen dira farmako egokien bidez.

Hipertiroidismoa

Justu alderantzizkoa gertatzen da. Alegia, tiroideak lan gehiegi egiten du eta horrek urduritasuna, pultsu bizkorregia, takikardiak, apetituaren gehikuntza, pisu-galera, hiperaktibitatea, insomnioa, beherakoak, eskuetan izerdia, dardarak eta argiarekiko sentikortasuna eragiten ditu. Diagnostikoa baieztatzeko ekografia bat –tiroidearen tamaina, itxura eta funtzionalitatea ikusteko– eta odol-analisi bat egiten dira. Gaixotasunaren susmoa berretsiz gero, hormonen gehiegizko maila tionamida izeneko farmako talde baten bidez blokeatzen da. Kasu larriagoetan kirurgia ere beharrezkoa izan daiteke, eta guruinaren zati bat erauzten da, hormona gutxiago ekoizteko. Operazio kirurgikoan egindako ebakia ez da oso handia izaten, eta normalean gaixoa bere eguneroko bizimoduari berrekiteko moduan egongo da hamar egunen buruan.

Iodoa, tiroidearen erregai nagusia

Hormonak fabrikatzeko tiroide guruinak 200 mikrogramo iodo behar ditu egunero, bestela tiroidearen inflamazioa eragiten duen bozio izeneko trastornoa agertuko da. Gaitz hori saihesteko, arraina kontsumitzea eta itsasoko gatza erabiltzea gomendatzen da.

Tiroidea handitua dagoenean normalean hipertiroidismoa izango da, baina tumorea ere izan daiteke. Zalantza hori argitzeko bada erraz egin daitekeen proba bat: edan ura ispilu baten aurrean zaudela, eta irensterakoan burua zertxobait atzerantz makurtua badaukazu, agian eztarrian bulto edo koskorren bat nabaritu eta ikusiko duzu. Kasu horretan komeni da berehala medikuarengana joatea, koskor horren arrazoia zein den argitu eta behar izanez gero, irtenbidea ahalik eta lasterren jartzeko.


Azkenak
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 800 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude