Locomotive Act 1865: ideia ona garai txarrean

1865eko Locomotive Act delakoak derrigortuta, ibilgailuek hiru pertsona eraman behar zituzten gutxienez, eta horietako batek bandera gorri bat astindu behar zuen, ibilgailua zetorrela jakinarazteko.
1865eko Locomotive Act delakoak derrigortuta, ibilgailuek hiru pertsona eraman behar zituzten gutxienez, eta horietako batek bandera gorri bat astindu behar zuen, ibilgailua zetorrela jakinarazteko.National Motor Museum UK
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erresuma Batua, 1865. The Locomotive Act, hau da, mekanikoki propultsatutako ibilgailuen erabilera arautzeko legea promulgatu zuten.  Ez zen hura motordun ibilgailuei buruzko lehen araudia, baina 1861ekoa zaharkitua geratu zelakoan egin zuten berria. 1861eko zirkulazio legeak hamabi tonako eta orduko hamasei kilometroko muga ezarri zien ibilgailu mekanikoei. Hala ere, automobilgintza industria jaioberriaren mesedetan araudi laxoagoa prestatu beharrean, 1865eko legeak askoz neurri zorrotzagoak ezarri zituen.

Abiadura mugak izugarri murriztu zituzten: 3 km/h hiriguneetan eta 6 km/h herri arteko errepideetan. Dena den, abiadura muga horiek ez ezarrita ere, ibilgailuek ezin zuten askoz azkarrago ibili, legearen arau zorrotz eta ezagunena betez gero.

Autopropultsatutako ibilgailu bakoitzak, derrigorrez, hiru pertsonaz osatutako taldea behar zuen: bata, gidaria; bestea, sugina edo ikatz botatzailea, 1885ean gasolina bidezko lehen konbustio motorraz zebilen automobila asmatu baino lehen ibilgailuak lurrun motorraz baitzebiltzan; eta hirugarrena, bandera gorridun  kidea. Hirugarren hori ezin dugu berez eskifaikidetzat jo, denbora gehiago ematen baitzuen oinez ibilgailuan baino. Ibilgailu mekanikoen aurretik, 55 metroko distantzian, ibili behar zuen, bandera gorria edo eskuargia  astinduz, oinezkoek, zaldizkoek edota gurdi gidariek motordun makina arriskutsu horietako bat –batez ere gehienezko 6 km/h-ko ziztu bizian– hurbiltzen ari zela jakin zezaten. Horregatik, herritarrek “bandera gorriaren legea” esaten zioten.

Horrenbestez, zirkulazio lege zorrotzak asko moteldu zituen ibilgailu motordun berriak. Salgaien garraioari dagokionez, horrek mesede egin zion berez ere izugarri hazten ari zen ferrokarrilari. Oztopo handia izan zen, ordea, automobilgintzarentzat. Baldintza horietan ez zuen merezi motordun ibilgailu garestietan inbertsiorik egitea, eskaera izugarri murriztu zen eta, Industria Iraultzaren bihotzean, etorkizun oparoko jarduera moteldu egin zen, legea 1896an bertan behera utzi artean.

Gaur egun, Locomotive Act hura indarrean jarri eta ia mende eta erdira, OAI bideak –okupazio altuko ibilgailuentzako lerroak– ugaltzen ari dira nonahi. Legeek gutxieneko pertsona kopurua ezartzen dute bide horiek erabiltzeko. Eta, orain bai, mesedegarriak dira, ez automobil industriarentzat, baina bai ingurumenarentzat.


Azkenak
Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremak hornitzen zituen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea igandean, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Axier Lopez
Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]


Eguneraketa berriak daude