Abiadura hipersonikoko hegaldiak luzatu nahian

Abuztuaren 14an NASAk egindako saiakerak huts egin zuen. X-51A WaveRider gailu hipersonikoak, hamabost kilometroko altueran hegal eginez, orduko 7.000 kilometroko abiadura lortu behar zuen bost minutuz, baina 31. segundoan hegal baten funtzionamendu-akatsak porrota eragin zuen.

Maila horietako abiadurak Mach zenbakia erabiliz neurtzen da. Mach 1 soinuak airean eta hamabost graduko tenperaturan duen abiadura da: 1.224 kilometro orduko. Mach 1etik gorako abiadurei supersoniko deritze, eta Mach 5etik gorakoei hipersoniko. Une honetan, abiadura errekorra NASAren X-43 gailuak du; Mach 9,6ko abiadurari eustea lortu zuen hamar segundoz. Abuztuko saiakeran ez zuten abiadura errekorrik hautsi nahi, baina bai abiadura hipersonikoan luzeen iraun duen bidaiarena. Abioigintzako enpresa ugarik interesa du abiadura hipersonikoetan, batez ere bidaia luzeen iraupena murrizteko; X-51A gailuaren abiaduran bidaiatuz gero Paris-New York ibilbidea ordubetean egin liteke, eta Paris-Tokio bi ordutan.


ASTEKARIA
2012ko irailaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude