Nola hartu aurre jaiotza goiztiarrei?

Nerea Sainz De Murieta
Nerea Sainz De Murieta

Erditze goiztiarra da jaiotza-inguruko gaixotasun nahiz heriotza-tasen arrazoi nagusia. Zenbat eta goiztiarragoa izan jaioberria, orduan eta arrisku handiagoa arazoak izateko (ikus taula).

Gaur egun, laguntza bidezko ugalketa-teknikekin asko gehitu da haurdunaldi anizkoitzen tasa. Teknika horiekin lortzen diren haurdunaldien ia %45ean bikiak sortzen dira, eta %7an hirukiak edo gehiago. Laguntza bidezko ugalketa-teknikak eta ama adinean aurrera joatea dira gaur egun haurdunaldi anizkoitzak gehitzearen bi kausa nagusiak.

Prematuritate-tasak aldatu egiten dira herrialde batetik bestera. Espainiako Estatuan, adibidez, zifra ofiziala %9koa da, eta AEBetan %13koa. Arazoa aski larria den arren, prematuritate-tasa apenas aldatu den azken hamar urteotan. Historikoki, prematuritatea murrizteko egin izan diren saio eta ahalegin guztiak etsigarriak gertatu dira. Amak bere jarduera gutxitzea, ohean atsedena hartzea, umetokiaren uzkurraldiak gutxitzeko tratamendu medikua, eta antibiotiko bidezko terapia luze-zabal erabilitako tratamenduak izan dira, baina ez dute arrakastarik lortu.

Azkenaldian aurrerapauso garrantzitsuak izan dira prematuritatearen prebentzioan. Ikerketaren lerroak bi izan dira funtsean: alde batetik, inoiz garaiz aurreko umeren bat izan duten emakume haurdunetan egindako saiakuntzak. Erditze goiztiar bat izan duen emakumeak hurrengo erditzea ere goiztiarra izateko arrisku handiagoa izango du.

Haurdun talde horrekin egindako ikerketek frogatu duten bezala, amari haurdunaldiko 16. astetik aurrera progesterona emateak %35ean murrizten du prematuritatea errepikatzeko arriskua. Progesteronak ez dauka inolako albo-ondoriorik, ez amarentzat ezta haurrarentzat ere.
Haurdunaldi anizkoitzetan, aldiz, progesteronak ez dakar inolako onurarik.

Bestetik, saiakuntzak egin dira umetoki-lepo laburtua duten emakume haurdunekin. Ikerketa horietan, emakume haurdunaren umetokiko lepoa neurtu da, baginako ekografia bidez, haurdunaldiko 20. astearen inguruan. Progesteronarekin tratatutako emakume taldeak %45eko murrizketa izan zuen prematuritate-tasan, eta %43koa jaiotza-inguruko morbimortalitate-tasan. Haurdunaldi anizkoitzen kasuan, progesteronak ez dakar inolako onurarik haurdun talde horretan ere.

Ebidentzia zientifiko horrekin, progesterona bidezko prebentzio tratamendua eskaini beharko zaie aurrerantzean aldez aurretik seme-alaba goiztiarren bat izan duten emakume haurdunei, baita baginako ekografia bidez egindako neurketan umetoki-lepo laburtua dutenei ere.
Bide luzea geratzen da oraindik prematuritatea errotik desagertzeko, baina aurrerapauso horiek pozgarriak eta itxaropentsuak dira, tresna erraz eta segurua eskaintzen baitiote ginekologoari.

Oraintsuko argitalpen mediku batek esan duenez, umetoki-lepo laburtua duten emakumeengan pesarioa ezartzeak murriztu egiten du prematuritatea, baina ikerketa gehiago behar dira datu horiek egiaztatzeko.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude