Ogibideak

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eramaten gaitu zenbaitetan urrunera bertan ez dugunaren xerka. Bertakoa aski ez, eta leku arrotzetara jo behar izaten dugu gure bizi beharrak berdinduko baditugu. Beste aunitz gu bezalatsu badabiltzanez, aurpegi desberdinez marka bertsuak ikusten ditugu bazter hauetan. Alimaleko eraikuntza publikoak paratu dituzte gure talentuak erakutsi ditzagun, hangartzar hauen neurriko tarifak kobratzen dizkigutelarik. Feriak. Kafeak bi euro, bokadiloak zortzi. Oraingoan Kataluniako Bartzelonan gabiltza. Albakoek baino eremu soberakin gehiago dute hemen, hiru laurdenetan hutsak, oihalez ezkutatu ezinik, gu bezalakoak artatzeko. Sendagileak eria nola behar ditugu guk ere bezeroak, aurkitzeko esperantzan paraje hauetaraino etorrita. Internazional izena daraman honek, nazionaletik gutxi du. Inguratzen zaizkigun ale solteak –bertako bezeroak katalanez agurtzen datozkigu –ingelesa dute gogoko hizkuntza, hau mintzatzeak, berez, doituagoak egingo bailituen Lyonekoak barne. Harritzen dira ttarraka-ttarraka frantsesez zuzentzen gatzaizkielarik, ez daude ohituak. Horrela ohartu dira bere artean ingelesez ari ziren biak frantsesak zirela. Domage. Talentu krisiak bizi gaitu, handikeriak jota.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...