Arratoi elbarriak oinez

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Arratoi paraplegikoak berriro ere oinez ibiltzea lortu dute Lausanako Eskola Politekniko Federaleko (Suitza) ikerlariek.

Gregoire Courtinek zuzendutako lantaldeak lortu du arratoi elbarriek mugikortasuna guztiz berreskuratzea. Hiru teknika aplikatu dituzte horretarako: batetik, arratoiei molekula koktel bat eman zieten; minutu batzuk geroago, estimulazio elektrikoa egin zieten bizkarrezurrean kokatutako elektrodo batzuen bidez; eta azkenik, errehabilitazio gogor batekin arratoiak oinez hasi ziren.

Ikerlarien abiapuntua 1932. urtean Nobel Saria irabazi zuen Charles Scott Sherrington-en lana izan da. Haren arabera, hezur-muineko lesioetan zirkuitua ez da hilda izaten, lotan baizik, eta egin behar dena zirkuitu horiek berriz aktibatzea da.

Proiektu honen aplikazioa gizakiarengan hemendik urtebetera edo bira egingo da. Horretarako, istripu baten ondorioz paraplegia duen gizon gazte bat aukeratu dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...