Denon ongia

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Denon ongia helburu izatea ez da utopia bat. Utopia dela esateak, beharbada, aitzakiaren kutsua du. Eta orain argitu beharko genuke zergatik hezurretaraino sartu zaigun “denona izan daiteke” delakoa, utopiatzat hartzen dugun. Ez da oraingoa arazoa. Platonek bere Errepublikan Estatua ongi gobernatua izateko, aldarrikatzen zuen agintariek ez zutela bere ongizatearen alde egin behar, baizik eta hiritarren ongia bilatu behar zutela. Alderantzizkoan, istiluak baino ez ziren emango halako hirietan. Eta hori da gaur islatzen dena hirietan, estatuetan. Edo zertara dator bestela kapitalaren diktadura? Enpresek ez dute bilatzen denon ongia, gizakia tresna baita. Enpresek bitartekoak izan behar lituzkete, eta ez helburu bat beren baitan. Pentsatzen dut, kapitalismoaren balioak krisian daudela jada, hori ez da berria. Krisi kontzeptuak, esanahiari dagokionez, aldaketa esan nahi du. Denon ahotan, aldaketa dabil, krisi hitza esaten dugunean hori adierazten ari baikara. Baina noski, hori erroetara joatea da. Agintariek hori ez dute nahi. Beraien arteko liskarrek ez dakarte denon ongia. Eroso daude.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!