Asteroideen aurka, satelite laser jaurtitzaileak

Orain 100 urte inguru, Tunguska izeneko eskualdean, Siberian, 2.000 kilometro koadroko eremua txikituta geratu zen, espaziotik eroritako asteroide baten jota. 30 eta 50 metro arteko diametroko harria atmosferan sartzean lehertu zen, baina haren zatiek eragin zuten txikizioa.

Gertaera hori ez da arrunta, baina zientzialarientzat aspaldiko kezka da asteroideak nolabait geldiaraztea. Berriki, Eskoziako Strathclyde Unibertsitateko ingeniari talde batek laser sistema bat asmatu du. Satelite multzo batek igorriko lizkioke laser izpiak asteroideari, hura desbideratzeko helburuz; asteroidearen tamainaren arabera, satelite gehiago edo gutxiago erabili beharko lirateke. Laserren energi iturria eguzkia litzateke.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude