Gezurra da Fukushima Daiichiko zentral nuklearraren hondamendia dagoenekoz kontrolpean dagoela. Intelektualak, komunikatzaileak, zientzialariak eta gero eta herritar ugariago ohartu dira Japoniaren izatea bera jarri dutela arriskuan nuklearrek. Oraindik ezin da baztertu Tokyo bera hustu behar izatea, tamalez.
Kenzaburo Oe Nobel Sariduna Parisen izan zen otsailean, Salon du Livre erakustazokak konbidaturik. Honela mintzatu zen: “Zerura begira nengoela, ikusi nuen hodei garden bat, oso berezia, zama larria zekarrena. Beranduago jakin nuen laino hark erradioaktibitate handia ekarri zuela”. Geroztik ez du beste ezertaz idatzi nahi, ez bada hodei haren ukiaz eta mugimenduaz.
Azken zortzi urtez prestatzen ari zen liburua bazterrera utzia duela aitortu zuen 1994ko Nobelak koroatutako Oek. Editorea ez du pozik edukiko. “Fukushimak aurrean ezarri dit hondamendi orokorra. (...) Erabaki dut nire lanak aipatuko duela ikusten dudana, egokitu zaidan garai hau. Horra zer ekarri didan Fukushimak”.
Frantziako Centre National du Livrek antolatzen duen ferian Oek berak eta Satoshi Kamata kazetari beteranoak La littérature de la catastrophe aztertu zuten. Biak dira Sayonara Genpatsu (Agur, Nuklearrak) mugimenduko kide ezagunenetakoak. Bilkura publikoan esandakoak bildu ditu bere blogean Sciences et Avenir aldizkariaren zuzendari Dominique Legluk.
Kenzaburo Oek 1965ean argitaratu zuen Hiroshimako Apunteak izenekoa, Fukushimakoaz geroztik hainbat hizkuntzatan berrargitaratu dena. Beti eskaini die arreta Oek bonba nuklearrek kaltetutako herritarrei, baina Parisen aitortu zuen luzaz uste izan zuela arriskua gainditu zuela.
Idazleari Fukushimako hondamendia hasi eta gutxira heldu omen zitzaion mediku bat esatera 1965ean Hiroshimakoaz gauzak oker azaldu zituela: jendeak ez direla kanpoko erradiazioengatik bakarrik gaixotzen, horrez gain irentsitako partikulek barnetik eritzen dutela pertsona eta “horixe gertatuko zela Fukushiman. Berrogei urte barru umeek gaixotzen segiko dute”.
Satoshi Kamata, 77 urte, kazetari ezaguna da, liburu ugariren egilea, ikertu ditu Toyotako langileen bizi baldintzak, kutsaduraren ondorioak, AEBek Japonian dauzkaten base militarrak... Orain 10 milioi sinadura bildu nahian dabil zentral nuklearrak geldiarazteko, dagoenekoz bost milioi lortu omen dira.
Kamatari gaurko egoerak oroitarazten dio Hiroshiman lehen bonba atomikoa lehertu eta Nagasakin bigarrena zapartarazi arteko hiru eguneko epe hura. “Japoniako Gobernuak ez zuen deus egin bigarrena jaurti ez zezaten, errenditzerik ez zuen agindu. Orduan inporta zitzaion sistema inperialari atxikitzea. Orain inporta zaio sistema nuklearrari zutik eustea, enpresen interesei”. Orain Kamatari loa kentzen diona Japoniako hurrengo hondamendia da: “Bigarren katastrofe nuklearra prebenitzeko mugitu beharra daukagu”. Horregatik firma bilketak eta jende bilkura handiak, martxoaren 24an egin zen bat Tokyon, hurrengoa uztailaren 16rako prestatzen dute.
Hondamendi giro honetan zer egin behar du idazleak, galdetu diete biei. Kenzaburo Oek: “Indar egin dezake zentralak geldiarazteko edo berriz abiatzea eragozteko”. Katamak: “Gaur gai nagusi bat daukagu: zer egin behar dugun etorkizuneko belaunaldiei ez eragozteko bizi ahal izatea, gizakien legez bizitzea alegia”.
Erregaien urtegi madarikatua
Hiroaki Koide aspalditik ari da energia nuklearraren kontrako kanpainan. Ez da idazle edo kazetaria, ez intelektuala, nuklearrean espezializatu ingeniaria baizik. Duela 40 urte murgildu zen atomoetan, hauen promesek liluraturik. Laster etsi zuen, ordea, nuklearren ahuleziez eta arriskuez jabetuta, horien kritiko zorrotzena bilakatuz.
Urteotan Koide zokoraturik eduki dute Kyotoko unibertsitatean. Hala ere lortu du erradiazioen neurketan ikertzen segitzea. Hiru liburu plazaratu ditu, tartean Genpatsu no Uso, Nuklearren Gezurrak. 2011ko martxoaren 11ko katastrofea iritsi zen arte: harrez geroztik, Hiroaki Koiderengana sarritan jo dute kazetariek bezala gizarte mugimenduek, argibide eske, hitzaldietara konbidatuz.
Joan den martxoaren 8an Asahi TV katean, Goizeko Txoria saioan, tertuliakideak ari ziren kalakan Fukushimako zentralaren egoeraz, agintariek diotela kontrolpean daukatela. Kazetariak deituta, Koide sartu zen solasean bere bulegotik. Pantaila handi batean erakutsi zuen Fukushima Daiichiko laugarren erreaktorearen irudia.
Haluzinatzekoa da zein hondaturik dagoen eraikin hori... barruan daukalarik infernua zelatan. Koideik dio: “Ikus dezakezuenez, hementxe dago piszina, bere barruan dauzka erregai usatuzko barra mordoa. Lurrikara handi batek berriro astintzen badu eraikin hori, piszinako ura ihesi joango da eta erregaia ez da gehiago hoztuko. Eraikina hondoratuko denez, erradioaktibitate kopuru izugarri bat isuriko da airean, ez baitauka inolako horma babesgarririk”.
Toru Kamakawa kazetariak galdetuko dio ea ez ote den posible 4. erreaktore horren ondoan beste piszina bat eraikitzea, erregai barrak bertara eramateko. Ez da hain erreza. Hasteko, ezin dituzu barrak atera uretatik, bestela inguruko langile guztiak bertan geratuko lirateke hilda, hain da gogorra berengan daukaten erradioaktibitatea. Horrelako sorpresak ematen dituzte nuklearrek, jendeek “erregai usatua” esanda pentsatzen baitute arrisku gutxiagokoa dela.
Erregaiok piszinan sartu eta bertatik ateratzeko garabi erraldoi bana zeukan Fukushimako erreaktore bakoitzak. “Zeukaten”... lurrikarak eta istripuaren ondoren erreaktoreen leherketak suntsitu baititu. Orain, azaldu du Koidek, TEPCOren langileek putzua garbitu behar dute estreina, gero garabi handi berri bat eraiki, horrekin edukiontzi erraldoi bat eraman piszinako barrak bertan sartzeko... eta hauek ontzian sarturik atera, gauza oso erreza ez pentsatzen bada erregai barrak hondatuta daudela.
“Lan guztiok burutzeko urteak beharko dira” dio Koidek. Kamakawa kazetariak itauntzen: “Eta tarte horretan beste lurrikara handi suntsitzaile bat gertatuko balitz?”. Koidek: “Hori litzateke akabera”. “Akabera?”. “Bai”, bukatu du gordin Koidek.
Asahi TVko bideoa frantsesezko azpitituluaz hornitu duen Fukushima.over-blog gunearen arduradunak esplikatu ditu azken esaldiak: “Zeren akabera? Zentraletik 250 kilometro arterainoko giza bizitzarena. Toru Tamakawa kazetariak ez du zehaztu, beharrik ez zegoelako: denek dakite Tokyo ebakuatu beharko litzatekela hori gertatuz gero. Solaskideen aurpegietan nabari da ikara”.
Zortearen mende da hein batean milioika jenderen eta Japoniaren izatea bera.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]