Itsas trikuen arantzak, zementu hobea egiteko eredu

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itsas trikuen arantzen osagai nagusia (%99) kaltzita da, oso material gogorra eta aldi berean hauskorra. Trikuen arantzak, baina, gogorrak izanik malgutasun nahikoa dute, kolpeak jasateko modukoa alegia.

Constanzako Unibertsitateko (Alemania) Helmut Coelfen ikerlariak, trikuen arantzetan dagoen kaltzitaren egitura aztertu ondoren, ikusi du kaltzita kristalak kare-multzo batean kokatuta daudela, adreiluak horman bezala, eta kristalen artean proteinak ere badaudela. Dioenez, txundigarria da naturak material hauskor bat erresistentzia handiko material nola bihurtzen duen ikustea.

Ikerketaren xehetasunak ez dituzte argitara eman, nazioarteko bi enpresa handirekin hitzarmena sinatu baitute porlan gogorrak bezain malguak sortzeko asmoz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude