2009an Nobel saria hartzerakoan, Barack Obamak esan zuen: “Gerra beharrezkoa da batzuetan, eta hein batean gizakiaren sentimentuak adierazten ditu”. Hori gezurtatu nahi du John Horganek The End of War liburuarekin. Alegia, biologiari dagokionez, gizakia badela gerrazale bezain baketsua, gerra saihesten ahal dela.
John Horgan zientzia kazetaria da, Scientific American aldizkari famatuan idazle aspalditik, BBC katearekin kolaboratzen du eta irakasle ere bai New Yerseyko (AEB) Hobokenen dagoen Stevens Teknologia Institutuan. Aurretik zientzia eta espiritualitatearen arteko loturez idatzia du. Otsail honetan plazaratu du The End of War (Gerraren akabera), gaiari buruz antropologiatik eta biologiatik orain arte esandakoak laburbildu eta aztertuz. Alternet webgune aurrerazalerako Brad Jacobsonek elkarrizketatu du.
Horganek desegin nahi ditu gerraz nagusitu diren aurreiritziak: gizakiaren izakeran dagoela, betidanik egon dela jendea gerran, gure geneetan dagoela, gerrarik gabeko gizarterik ez dugula ezagutuko. “Liburua idatzi dut funtsean ikuspegi ezkor hori gaitzesteko”.
Gerraren antropologian arakatuz, Horgan ohartzen da zientzialarien artean nagusi direla iritzi horretakoak. Alegia, gerra gizakia bezain zaharra dela, edo agian zaharragoa, txinpantzeekin daukagun asaba zaharrak ere erabili ahal izan zuela.
Ia denek diote talde bateko txinpantzeek elkar hartu eta beste taldekoak erasotzen dituztela. Hori egiatzat emateko plazaratu den literatura zientifikoan arakatuta, Horgan ohartu da dozena bat kasu baizik ez daudela frogatuta. Txinpantzeen eta gizakion gerra egiteko manerak berdintsuak direla dioen Richard Wranghamek berak argitzen omen du, gainera, oso gutxitan ikusitako jokabidea dela. Goriletan berezitua zen Jane Goodallek iradoki zuen, bestalde, borrokarako jokabidea balitekeela berrikitan sortua izatea, gizakiak primateen bizilekuak asko estutu ondorengoak.
Azken urteotan modan jarri diren beste primateak bonoboak dira, jokabide askoz baketsuagoak famatu egin dituenak. “Peacenik [pazifista] jendeak maite ditu, batik bat gizakiak berez baketsuak eta abegikorrak direla uste duten peacenikek. Nik bonoboen ikerketa aipatzen dut txinpantzeen kontu horri aurre egiteko. Baina iruditzen zait alde batera utzi beharko genituzkeela txinpantze eta bonoboak, haien jokabideak oso berrikitan aldatuta izan daitezkeelako”.
Garrantzia handiagoa ematen dio Horganek arkeologiak dioenari. Eta arkeologoen arabera, gerra duela 10.000 urte azaldu zen gizakien artean, munduan leku ezberdinetan, gero denetara zabaltzeko. Beraz, ez da hain sortu zaharra, aurretik asmatuak dira lanabesak, janak kuzinatzea, erlijioak, artea eta musika. Kultur berrikuntza gaztea da gerra.
Biologiaren ikuspegitik, gehienek diote jende populazio handiegiak sortu duela gerra, ura, ehizakia, lurra eta emakumeak eskuratzeko lehiak. Gaur borrokagai nagusia petrolioa litzateke horren arabera. Baina Horganek uste du ideia honek ere badituela ahulguneak. Batzuetan soziopata karismadun bat gai da herri osoa gudura eramateko.
Txinpantze ala bonobo?
Iturburua baino gehiago, ordea, mekanika interesatzen zaio Horgani. Behin piztu denean, bere burua elikatzen duen dinamika abiarazten baitu. “Gerra ikusi behar dugu meme moduan [antropologian eta soziologian, memea da ideia eta praktika kulturalen oinarrizko unitate bat, pertsonen artean transmititu daitekeena], leku batean sortu denetik bere burua betikotzen duen ideia edo jokabidea iraunkor eta sakon errotua”.
Horrela sortzen dira guduak mendekuagatik, edo berdin etsaiaren erasoari aurre hartzeko eraso prebentibo gisan. Batetik Iranen eta bestetik AEBen eta Israelen artean dabiltzan gerra hotsak gisa horretan esplikatzen ditu Horganek.
Baina gerrak bere burua perpetuatzeko joera duen moduan, jendeek ere esan diezaiokete “aski”. Horganek hiru eredu nabarmendu ditu. Suitzak eta Suediak aspaldi erabaki zuten armada edukitzea bai, baina gehiago gerrarik ez egitea. Are maiteago du Horganek Costa Rica, zeinak 1940ko hamarkadan gerra zibil odoltsua nozitu zuen eta geroztik armada edukitzeari uko egin zion.
Costa Rica dago azken mende erdian munduko eskualderik biolentoena den Erdialdeko Amerikan, Nikaragua, Guatemala, Honduras eta El Salvadorren ondoan, eta bakean bizi da. Horregatik Horganek gaur uste du lehenbizi militarismoari eta gerrari egin behar zaiela uko eta demokrazia, askatasuna eta gainerakoak gero datozela.
Gizakia berez guduzalea dela? Dave Grossman koronelaren On Killing (Bestea hiltzeaz) liburua aipatu du Horganek. Grossmanek nabarmendu du, soldadu amerikarren jokabideak ikertuta, gizaki gehienek ez dutela inor hil nahi. II. Mundu Gerran demostratu zen infanteriako soldadu askok ez ziotela tiro egiten etsaiari, ez zuten hiltzeko gogorik.
Ikerketaren emaitzekin, AEBetako armadak entrenamenduak zorroztu zituen. Koreako gerran eta batik bat Vietnamekoan soldaduek hobeto apuntatzen zioten etsaiari. Ordainetan, etxeratutakoan, traumagatiko estresak asko ugaritu ziren. XXI. mendean lehen baino urrunagotik egiten zaio su etsaiari, artilleriarekin, hegazkinetik bonbaka... eta azken aldian piloturik gabeko droneetatik. Baina horra bitxikeria: Nevadako base batetik bideojokuetan ari bailiran Afganistanen gizakiak kalitzen dituzten militarretako askok ere traumagatiko estresa nozitzen dute.
Gutxi dira lagun hurkoa garbituz gozatzen duten jendeak, baita gerretan ere, Horganek aipatu dituen ikerketen arabera %2. Gainerakoetatik askok sufritu egiten dute tiroka. Baina pertsonak denetara jartzen dira, eta odolera ere bai. The Lucifer Effect idatzi zuen Philip Zimbardok esperimentu bat egin zuen 1970eko hamarkadan Stanford unibertsitatean. Stanford Prison Experiment delakoan, bere ikasleetako batzuk preso izendatu zituen eta beste batzuk zaindari. Bigarren egunerako “zaindariek” sadismoz tratatzen zituzten “presoak”...
Gerra gizonezkoen afera ote da? Alderantziz uste du Horganek, Sarah Blaffer Hardy antropologoari jarraituz, lehendik bakean bizi zen talde bat gerran sartzen denean, guduek aldatzen dituzte bai gizonen eta bai andreen rolak. Machokeriak ondorioa dira.
Gerra eta bakea planteatzerakoan Horgan Gene Sharp soziologoaren jarraitzailea da. Mila bider idatzi da Sharpen ideiek eragin handia izan dutela azkenaldiko matxinada baketsuetan. Horganek ere uste du gerra ez dela soziopaten kontua. “Gizakiaren berezko agresibitateak adina garrantzia dauka gerraren aurrean jendeak amore emateak”.
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
-Kax, kax, kax.
-Aurrera!
Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.
Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.