Tira, hilabetetan elkar ezin ongi uztartu ibili ondoren utziko didazue, beste behin eta azkenez, errenkaz aldatzen. Izan ere, honakoak izango ditugu gure azkeneko ttakunak, eta honakoa, honenbestez, nire hondarrekoa.
Ezin ongi uztartu ibili garela esan dut eta anitzek pentsatuko dute ezin ongi moldatu ibili garela. Galdetu izan didate: “Aizu, zuek ez zarete ondo konpontzen ezta?”. Aipatu izan dugu euskarazko prentsa arrosaren behar hori, Kaixo! edo Holaxe! delakoaren beharra, eta akaso gurea abiapuntu egokia litzateke, esklusiba batzuk salduz, dirutxo batzuk ateratzeko. Baldin eta inori axola bazaizkio gure arteko gorabeherak, jakina.
Idazleok ez ei baikara ubera jakin bati jarraitu errazak, eta halaxe ibili gara, kulunka bat nola, alde batetik bestera zabuka. Zer esanik ez hirutik bi poeta ustekoak badira; baiki, ez da harritzekoa ttakunak hondoa jo izana. Imajinatzen duzue, adibidez, Hedoi Etxarte eta Angel Erro Ttakun (h)errenka berean? Bata Leninen kontuak hizpide, bestea alejandrino batean Aitor Zubietaren gaineko azkenekoa ahokatu (barkatu Angel, ez dut hitz egokiagorik aurkitu) nahian. Nekez atarramentu onik.
Baina morboaren zaleen zoritxarrerako argitu nahi dut ez garela batere gaizki konpontzen gure artean (Jose Luis, Uxue, eskura utzi dizuet gezurtatzea). Iruditzen zait joera handiegia dugula idazleen testuak oso serio hartzekoa, batez ere zutabeak, eta edozein ika-mika itxurazkori garrantzi handiegia ematekoa. Ohituegiak gaude iritzi artikulu eta txosten politiko serioetara, non hitz bakoitza historiara igaroko denaren hotsandiz idatzia baitago, eta hala, ez gara gai irakurtzeko beste modu bizkor eta zaluagoan prentsan publikatzen dena. Gaizki ulertu ugari zenbatu ahal daitezke, ez soilik ttakunei dagokionez, arazo soil honengatik bakarrik. Hamaika eta bat aldiz esan izan dut baina ez zait ardura berriz ere errepikatzea: literaturak –eta arteak oro har– eskatzen duen irakurketa moldeari dagokion analfabetismo maila aski kezkagarria da Euskal Herrian. Horren adibide garbiena etengabe entzuten dugun euskara, prosa eta literatura “erraza”ren aldarria dugu, baina arestian aipatutakoa ez dabil aparte.
Harritzeko-harritzekoa ere ez da; izan ere, non dugu Euskal Herrian irakurketa molde hori lantzeko taxuzko lekurik? Zenbat euskal filologia ikasle joaten da Literatura Eskola, irakurle klub eta enparauetara, “karreran literatura apenas ematen dugu” esanez? Euskal Herrian esanahi zehatz, itxi eta seguruak hobesten ditugu. Izan duela ez dakit non azaldu grafitoetako hitzena, izan gure herriaren “baldintza objektibo eta estrategiko”ei dagokiena. Fikziozko biraketa txikiena, kasurik onenean, ez da ulertzen; kasurik okerrenean, gutxietsi egiten da apetatsu, konpromiso zein garrantzi bakoa delakoan. Baina ez zen alferrik funtzio poetikoa erdigune Roman Jakobson-en taulan. Fikzioaren benetako muinetara ailegatu den edonork daki-eta, ez dagoela egia borobilagorik fikziozkoa baino.
Horregatik amaitu nahi nuen ibilaldi hau nire ttakun kideen aldarri txikia egiten. Ez soilik Ana, Jose Luis eta Uxuerena, aurretik egon direnena orobat. Eta, bidenabar, idazle, musikari eta artista guztiena. Egiten dutena gehiago edo gutxiago gustatu, miresten dut mundu laukitu eta aspergarriari zinezko erresistentzia egiten saiatzen den jendea oro. Finean, beti paratuko naiz haien alde. Haientzat, beraz, begirunez, nire azkeneko hau.
2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.
Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.
Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.
Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]