Beldurraren egiak

Jose Luis, egia gai zaila da, nik ez dakit dagoeneko norbaitek sinesten duen bere esistentzian bakoitzaren sinesmen nagusiaren osagarritzat ez bada. Fanatismo atomizatuen garaian, gero eta gehiago entzuten da nire egia espresioa, dagoeneko Egia bakar horretara iristeko asmorik gabe. Ikuspuntuaz hitz egin daiteke, eta aurreiritziz, datuek baino gehiago erakartzen gaituzten sinesmen horiek, biografia emozional gezurti baten araberakoak, gure patrimonio egonkorren bihurtzen diren beldurren araberakoak; umetako beldurrak.
Lagun batek deitu zigun bere maizterrak astea Miamin pasa behar zuela eta, negozioak zainduz, etxea eskaini ziolako, igeltseroak zetozkionez, eta batez ere, katua zaintzeko. Nire lagunak klase gatazkarik inon ikusten ez duenez, eskakizunak konfidantza esan nahi zuela erabaki zuen, nik aprobetxategi paternalista baten manipulazioa baino sumatzen ez nuen lekuan. Abiatu ginen beraz Majadahondara, nire ezagunen bat igerileku begiratzailetzat baino sartu ez den eremura, izozteak zirela eta, gatzez eta lokatzez beterik agertzen zen gure hirugarren eskuko Ax-ean.

Ez zegokigun leku batean zehar genbiltzanaren sentsazioa areagotu zitzaidan burdinazko atea giltzaz ireki genuenean; hemendik aurrera ibilaldia haur-mundu batean zehar izan zen. Igerilekua, “abantaila handiak ditu bizilagunen artean konpartitzeak, horrela gainera umeek beraien artean jolas dezakete”, dio gure lagun eszenatokiagatik liluratuak; konpartitzearen abantaila igerilekua indibidualki izatearen ondoan zen noski, ez igerileku munizipalarekiko, hori ez zen aukera bat ere. Behin etxebizitza barruan sabaitik behera erortzen zen hari batek hartu gintuen, gora begiratu eta Bob Esponja bat ikusteko, globo bat; sukaldean umearen egutegia, aulkia, platerak eta abar, jostailuren bat, gehiago egongelan, neskatxaren argazkiz gainezka zegoena, bere Facebookeko orrialdearen aurrerapentzat; ondorengoaren logela herriko festetako barrakak ez itxaron behar izatekoa zen, zer esanik ez lorategia.

Lagunak aurpegia ikusiko zidan, eta ahoa zabaldu aurretik “ari zara pobre erresuminduaren ondorioak ateratzen?” bota zidan; “bai, oraintxe bertan Silvio Rodriguezen kanta bat bezain aurresangarria naiz”. Ez zen egia, nigan arraroa bada ere, eta egoerak klase diskurtso bat baino gehiago osatzeko lain ematen bazidan ere, demagogia gogoa banuen Rajoyren neskatxaren etxean bertan, aberats erdipurdikoen alabarekin enpatizatuz ari nintzen, (igerilekua konpartitzearen abantailak guztiz aberatsa ez den batek bakarrik zerrenda ditzake). Oroitu nintzen halako giro pribatutik mundura jaitsi zen hogeita hamar bat urteko beste ezagun baten deiarekin, nola kontatu zigun trena erdibidean gelditu zitzaienean pasa zuen beldurra, “han geunden, ezerezean gelditurik; denak ziren etorkinak!; eskerrak beste neska bat ere bazegoen eta elkarrekin taxi bat hartu genuen”, gainerakoak han utzita. Gogoratu genuen baita ere gizarte segurantzarekin zuen zorra zela-eta, Madrilen husten hasi ziren eskola pribatuarekin; lortu dute kurtsoa han amaitzea; pobre bai, baina pobre artean ez, ezezagun beti basatiagoak, eskola publikoan apur bat hezten dituztenak.

Bazkaria amaitu eta alde egin genuen ahalik eta azkarren, igogailurako bidean topatu genituen bizilagun kartzelakideei gupidaz begiratuz, beraiek guri bezala: Malasañara, zarata bila, ezberdintasun bila, mundu bila, egia bila, ez dakit gurea, edo besterenak ostu gabe utzi dituen apurrena, publizitate kanpainek noizean behin libre uzten duten zementuzko plazan baloia eta biografia konpartitzen duten umeena, beldurrak egozteko burdinazko aterik gabe.


ASTEKARIA
2012ko martxoaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude