Itsu

Kalapita egon da Erkidegoko hainbat mediotan EITBk gotzainek agindutako publizitate-kanpaina kendu zuelako. Iragarkien xedea gurasoek seme-alabentzat Erlijioa irakasgaia hauta zezatela ei zen. Legebiltzarreko EITBren kontrolerako batzordeak eskatuta hartu zuen erabakia zuzendaritzak, spotak igortzeak erlijio-askatasunaren printzipioa hausten zuelakoan.

Ez dakit printzipiorik urratuko zuen; bai, aldiz, nire erraiak gogaitu. Dena den, gogaitzeak-eta alde batera utzita ere, ondo baino hobeto deritzot iragarkiak kentzeari; besteak beste, orain urte batzuk emakumeen eskubideen aldeko kanpaina bat ere debekatu zuelako irrati-telebista publikoak, propaganda politikoa zela argudiatuz. Neurri berarekin neurtu behar, alajaina! Halere, kasu hartan “hainbat medio” horiek ez zuten inolako kalapitarik sortu.

Apezpikuek zentsura izan dela diote. Agian. Edozein kasutan ere, mugimendu feministari egin ziotena bezalakoxea. Ezin ahaztu, gainera, EITBn eskandalizatu eta asaldatzeko moduko zentsura askoz nabariagoak egon direla/daudela. “Sozialistekin” jazoak asko, EAJkoekin gertatuak beste asko. Gogoratu, adibidez, nola Hitzetik Hortzera programan argia moztera ere heldu ziren, Ortuzar eta Oterminen garaian, jauntxoek hainbat bertsolari kantatzen ari zirena gustuko ez zutelako. Edo oraintsu Arratsaldero programatik kanporatuak izan zirela Siroka taldekoak presoen sakabanaketa salatzen zuen pin bat kendu nahi ez izanagatik... Medioek, horietan ere kalapitarik ez.

Gaia oso bestelakoa den arren, nik paralelismoak ikusten ditut Garzonen aferan. Izan ere, Garzon epaile oso ezaguna da gurean, euskal presoekin egindako bidegabekeriengatik: istorioak asmatu, gazte ugari frogarik gabe kartzelaratu, tortura baimendu... Epailea epaitua ikusi dugu; euskaldunon harridura eta eskarniorako, PP inguruko ustelkeria politikoa eta frankismoaren biktimen auzia ikertzean egindakoengatik. Auzitegi Gorenak zigor eredugarria jarri nahi izan dio “sistema judizialaren oinarria hautsi, eta sistema totalitarioen praktikak erabiltzeagatik”.

Euskal presoen kontra eginiko ageriko zuzengabekerien kontra ez genituen ikusi fiskaltza, Auzitegi Gorena, eta abar. batere kezkatuta. Oraingoan Garzonen alde askatasuna aldarrikatuz manifestatu diren aktore espainiar horiek ere ez genituen orduan ikusi askatasunaren alde manifestatzen...

Neurri berak? Itsukeria? Ez omen dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude