Denok ala inor ez

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela zenbait hilabete Ibilalditik Urratsera idatzi nuen hemen; ikastolen zentzuaz niharduen. Ordukoak indartsu baieztatzera nator. Ea zazpi argudio garbi zerrendatzen ditudan. Bat. Euskal Herriak gizarte ekimen autoeratutik eraiki duen erreferentziazko hezkuntza esperientzia da Ikastola, mundu zabaletik behatua eta miretsia. Bi. Materialgintzaren ekoizpena eta etengabeko berrikuntza: beste zenbait hezkuntza eragilek ere erabiltzen dute eta Euskal Herri kontzeptua mimo handiz islaturik geratzen da. Hiru. Euskal Curriculuma. Lau. Elkartasun Kutxa. Araututa daude ikastola apalenei laguntzeko mekanismoak eta fondoak. Bost. Euskal Herria subjektutzat, osotasunean hartzen duen erakundea da, “kooperatiba europar” formulapean, bakarra esango nuke. Sei. Bere etorkizuna erabakitzeko subiranotasun maila altua du. Zazpi. Bere etekinak (ez dago, definizioz) hezkuntza proiektura bideratzen dira osotasunean, edota taldearekin dituen konpromisoak betetzera (elkartasuna). Baina tira, oraingoan kasu zehatza daukagu begien aurrean: Lodosako Ibaialde Ikastola. Euskarak Lodosako Ikastola behar du. Ez dezatela administrazioetako txandakako burokratek gure etxea enkantean jarri.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.