Harrak hazi armiarma-zeta lortzeko

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gizakiak ez du lortu armiarma-sarearen propietateak artifizialki imitatzea. Armiarma-sareak malguak eta gogorrak dira aldi berean, eta bi kontzeptu horiek ia kontrajarriak daudela esan daiteke.

Armiarma-zetak aplikazio ugari izan ditzake gure gizartean, kantitate egokian lortuz gero; erabil liteke biomedikuntzan, zauriak sendatzeko bendetan edota lotailuen konponketan, edota ordezkapenean, balen aurkako txalekoetan, automobilen airbagetan, kirol arropan...
Nola ekoiztu bada, produktu preziatu hori era masiboan? Armiarma “etxalde” bat antolatzea ezinezkoa da, armiarmek lur-eremuak defenditzen baitituzte sutsuki, eta kasu askotan kanibalismoa ere praktikatzen baitute.

AEBetako Notre Dame unibertsitateko ikerlari talde batek aurrerapen handiak egin ditu jada ezaguna zen bide batean, har transgenikoen bidean alegia. Antza denez, posible izango da, ikerlarien arabera, eskala handian harrak ekoiztea eta haiengandik armiarma-zeta eskuratzea.
 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.