Zer erakusten du lan merkatuen errealitateak?

  • Testu hau Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España liburutik ateratakoa da. Enplegua sortzeko behar diren baldintzez aritzen den IV. kapituluaren azpiatal bat da eta neoliberalismoak enpleguari buruz duen doktrina desegokia dela azpimarratzen du.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

[Hiru autoreak ekonomialari ezagunak dira Espainian eta 2011n estatuan oihartzun handia izan duen Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España. (Bada alternatibarik. Espainian enplegua eta ongizate soziala sortzeko proposamenak) argitaratu zuten]

Neoliberalak lan merkatua soldata nahikoa baxuak bermatu hutsarekin lanpostu kopuru mugagabea sor dezakeen mekanismo perfektu eta utopikotzat jotzera bultzatzen dituzten begietako ideologikoak albo batera uzten baditugu eta, alderantziz, errealitateari, merkatu horietan benetan gertatzen denari aurreiritzirik gabe begiratzen badiogu, lanpostuak sortzen laguntzeko aintzat hartu behar diren funtsezko giltzarriak aurki ditzakegu.

Ildo horretan, irakaspen garrantzitsuenak ez dira ideiagintza neoliberaletatik datozenak, lan merkatuen benetako funtzionamenduaren azterketak dakartzanak baizik. Irakasten duen lehen gauza enplegua sortzeko bidea lan merkatu eta harremanak oraindik eta gehiago liberalizatzea ez dela da. Ez da egia lan merkatuak gehiago desarautzeko eta malgutzeko erreformak egin diren tokietan enplegu gehien sortzea eta langabezia gehien murriztea lortu denik.

Funtsezko bigarren irakaspena hau da: langileak babesten dituzten eta, logikoki, lanaren kostuak handitzen dituzten zenbait araudik eta instituzioek zurruntasun handiagoa eragin dezaketela froga litekeen arren, enpleguan duten eragina ezin da erabakigarritzat jo, horiekin batera, beti baitaude aldagai makroekonomikoak, eta horiek eragin handiagoa dutela frogatu dute azken ikerlanek.

Hirugarren irakaspenari dagokionez, lan erreformek lan kostua murriztea, lan arauak babes estandarrak murriztuta lasaitzea eta lanaren prekarietatea handitzea eragin dute, eta horrek aldi baterako enplegua eta eskatu gabe murriztutako lanaldiak, lan diskriminazioa, segurtasunik eza eta asegabetasuna areagotzen ditu.

Laugarrenez, enplegua sortzea baldintza makroekonomiko egokiak izateak mugatzen dutela pentsatzeko nahikoa froga badugu, ez duela soilik BPGren bidez neurtutako jardueren hazkundeak baldintzatzen. Eta inolako arazorik gabe egiaztatu ahal izan da azken urteetan enplegua sortzeko argi eta garbi negatiboak ziren egoerak eta politikak ezarri direla.

Besteak beste:

1. Finantza errenten pribilegioa: jarduera produktiboaren baliabideak beretu dituzte, eta enpresa produktiboek lanpostuak sor ditzaten beharrezkoak diren baliabideak kendu dituzte. Arazoa krisialdian bereziki larritu da, dakigunez, finantzazioa ohiz kanpo murriztu delako eta, ondorioz, enpresek ezin dutelako enplegua sortu.

2. Politika deflazionisten nagusitasuna: soldatak eta gastuak murriztera bideratuta daude, inflazioa eragiten dutela aitzaki, eta horrek enpresa txiki eta ertainei zuzendutako eskaera eraginkorra etengabe murriztea eragin du.

3. Gastu soziala murriztea: ongizate zerbitzuetan lanpostuak sortzea eragotzi.

4. Enpresa handiek merkatuan zuten boterea handitu da: batere lehiakorrak ez diren prezioak eta lanpostu gehien sorrarazten dituzten enpresa txiki nahiz ertainei kalte egiten dieten kostuak ezarri ahal izan dituzte.

Bosgarrenez, enplegua sortzearen eta suntsitzearen azterketak adierazten duenez, biak lanaldia eta produktibitate irabazien banaketa kudeatzeko moduaren menpe daude, hau da, lanaren eta kapitalaren arteko errentaren banaketa kudeatzeko moduaren menpe. Horrek esan nahi lanpostuak suntsitzea saihestu eta enplegua sortzea sustatu daitekeela, lanaldia murriztuta, eta alderantziz. Krisia zenbat eta larriagoa izan, lanaldia orduan eta gehiago handituz gero, Espainian gertatu bezala, lanpostu gehiago galduko dira. Lanaldia murriztuz gero, Alemanian bezala, enpleguari eusten zaio.

Azkenik, enplegu bolumena handitzea edo txikitzea ere eredu produktiboaren, baliabideen lehentasunezko jomugen eta errentaren banaketa ereduaren mende dagoela dakigu. Azken batean, ekonomia baten enplegu eta langabezia mailak ez daude soilik egoera ekonomikoaren mende, egoera politikoaren araberakoak ere badira. Eta, ondorioz, baliabideen erabilerari buruzko erabakiak hartzeko orduan, gizarte taldeek duten boterearen eta eraginaren mende daude.

Horregatik, nagusien elkarte eta kapitalaren aldeko errentaren banaketaren alde egiten duten politikari nahiz ekonomistek sindikatuen aurka egiten dute beti; sindikatuek negoziazioan duten tokia murriztu nahi dute, negoziazioa kolektiboa izatea eragotzi nahi dute, banan-banan edo ahalik eta modu zentralizatuenean egiteko, langileen aldeko lana ahulagoa izan dadin, eta, oro har, soldatapekoak babesteko ezin eztabaidatuzko eskubide ezartzen dituzten derrigorrezko arauak desagerrarazten ahalegintzen dira.

Eta horregatik aipatu ditugun politika makroekonomikoak ezar daitezen eskatzen dute. Berez, jakina da langabezia eragingo dutela, langabezia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errazagoa izango baita nagusiei komeni zaizkien lan eta soldata baldintzak langileei ezartzea.

Jakina, horrek ez du esan nahi enpresario eta enpresa guztiek ikuspegi mugatu horrekin jokatzen dutenik (gutxi batzuk irabazten saiatzen direnean, azkenean, enpresario guztiek galtzen baitute). Enpresario asko berritzen saiatzen dira, langileekin etekin produktiboen banaketa adosten, inor pobretu ez dadin eta enpresaren etorkizuna ere arriskuan jarri gabe; parte-hartzea eta guztien lan baldintzak bultzatzen dituzte, bazterkeria eta desoreka saihesten laguntzen dute; etekinak lortzeak, ezinbestean, ingurumenarekiko, gizarte justiziarekiko eta talde interesekiko errespetuarekin bateragarria izan behar duela ulertzen dute, eta badakite enpresa baten arrakasta ez datzala “kolpe” hutsetan, giza beharrak asetzeko aberastasuna eta ahalik eta enplegu bolumenik handiena eragingo dituzten proiektu komunak martxan jartzean baizik.

Hortaz, enplegua sortzeko ezinbestekoa da horrelako enpresa jokaerak eta jabetza ereduak sustatzea, enpresa txiki eta ertainen, izaera sozial eta kooperatiboa duten enpresen nahiz lan sozietateen mesedetan, enpresa jarduera ulertzeko modu hori negozioetan oztopo izan ordez, abantaila izateko baldintzak sortuz. Egiaz, krisialdiari lanpostu gutxien galduta erantzun dioten enpresa eraginkorrenetako batzuk soldaten arteko alde txikia, soldata handienaren eta txikienaren arteko 3/1eko aldea duten langile kooperatibak izan dira. Aldiz, Ibex-35eko enpresa handiek enplegu gehiago suntsitzen dute, eta soldaten arteko aldea 20/1ekoa izan daiteke. Arrasate horren adibide da, eta esan daiteke, Espainiako enpresa gehienek Arrasatekoek bezala jokatu izan balute, gure langabezia maila egungoa baino askoz txikiagoa izango zela.

Bestalde, garrantzitsua da Europa iparraldeko herrialdeetan oso zabaldua dagoen printzipioa berreskuratzea (herrialde horietan indar aurrerakoiak nagusi izan dira erakunde politikoetan): enplegua sortzeko erantzukizuna Estatuak du, enpresa pribatuek nahikoa sortzen ez dutenean. Krisialdi garaiotan sekulako garrantzia duen printzipioa da, une honetan (Espainian egiten ari denaren kontrara) Estatuak oraindik eta konpromiso handiagoa izan beharko bailuke lanpostuak eratzeko.


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude