Oroimen galera guztiak ez dira berdinak

Despiste txikiekin hasten dira. Datak eta telefono zenbakiak ahazten zaizkie, erosketak egitera joan eta produktu batzuk hartu gabe itzuliko dira etxera. Etxean ohikoak diren tresnak leku desegokian jarri edo gordeko dituzte; plantxa labean, esaterako. Eta pixkanaka ekimena galduz doaz, ez dute diruaren esanahia ulertzen, edo ez dira esandakoaz gogoratzen. Suminkorrago daude. Galduta baleude bezala. Beldurra handitu egiten da beren gogo-bihotzetan. Hitz egiteari uzten diote. Ez dituzte senideak ezagutzen, ezta gertuenekoak ere.

Alzheimerrak jotako pertsona baten deskripzioa, krudel bezain lazgarria, izan daiteke aurrekoa. 65 urtetik gorako herritarren %10ek garatzen duen gaitza denez, oso kontuan hartzekoa da. Oraingoan, baina, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk albo batera utzi eta adinak aurrera egin ahala gaitasun mentaletan, oroimenean batez ere, gertatzen diren galerak eta murrizketak aipatu nahi nituzke.

Zahartzen garen heinean oroimena galduz joatea prozesu erabat normala da, Alzheimerra edo zahartzaroko dementziak bezalako trastorno neurologikoetan gertatu ohi den beste galera mota horietatik bereizi beharrekoa. Nola bereizi, ordea, oroimenaren galera normala galera patologikoetatik?

Ahanztura motak

Gauzak non utzi ditugun edo zein astegunetan bizi garen ez akordatzea, zenbakiekin akatsak egitea... edonork egin ditzakeen hutsak dira, adinean aurrera goazela batez ere. Baina ordura arte ohikoak eta egunerokoak diren jarduerak –sukaldean betidanik prestatu duen errezeta adibidez– egiteko ezintasuna, edo sarritan joan izan den lekuren batera joateko gai ez izatea, horiek bai, horiek kezkatzeko moduko hutsegiteak dira.

Bestalde, memoriaren galera normala apenas aldatzen da denborarekin. Dementziaren edo Alzheimerraren kasuan, ordea, eboluzioa progresiboa eta oso bizkorra izan ohi da, denbora laburrean. Gainera, dementziak jota dauden pertsonengan oso arrunta da non dauden ere ez jakitea, kalean “galtzea”, eta abar. Gaitzaren eraginez, sarritan agertzen dira umore aldaketa bat-batekoak edota neurririk gabeko erreakzioak –haserrealdiak nahiz tristura handiak–, eta maiz harreman sozialei uko egitea.

Ohitura onekin, memoria hobea

Mens sana in corpore sano esaera zaharrak dioen moduan, burua argi edukitzeko gorputza ere sano edukitzea komeni da. Beraz, urteekin batera agertzen diren ahanztura “normal” horiei aurre egiteko ezinbestekoa da, hasteko, bizi-ohitura onak edukitzea: ariketa fisikoa egitea; dieta osasuntsua, antioxidatzaile ugarirekin, frutak eta berdurak batez ere; bizitza lasaitasunez hartzea, estresa uxatuz; gustuko zaletasunei eustea, sudokuak egitea edo kartetan aritzea besterik ez bada ere...

Oroimena indartzen eta trebatzen jarraitzea ere komeni da. Horretarako aski da egunero-egunero zerbait berri memorizatzea, egunkariko titularrak besterik ez badira ere. Memoria indartzen lagunduko dizute, halaber, malba zuria, milorria edo ezkaia bezalakoak infusioan hartzeak.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude