Asetu ezineko goxotasuna

  • Hutsa :: Hutsa

    MusikHerria.

    iraupena :: 27´48´´

    8 euro.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Edukirik gabe abiatutako talde berri hau Maria Riverok eta Eriz Perezek osatzen dute, beste hainbat musika proiektu gogorragoetan lanean diharduten bi lagunek. Kafe bero baten parean jarri eta kanta hauek idatzi, kanta hauez gozatu eta beste hainbat aukera jartzen dizkigute mahai eta taza gainean. Gitarra akustikoa, erregistro aberatseko ahots ederra, armonika eta perkusio apur baten laguntzarekin. Eta kafearen lurrunaren artean esango nuke folka, popa, bossa, soula, latinoa eta bluesa pasatzen, dantzan, ikusi ditudala; hori bai, beti ere era goxo eta era minimalistan, ia oharkabean. Ez da hauskorra, baina ia. Hitzetan ere poesia, umeak, egia borobilak eta malenkonia eta optimismoaren arteko bideak elkartrukatzen dira. Negar egin duzula? Barre? Agian kafea izan da, edo behingoz pentsatzeko gelditu zarela.
Hutsa
"Kafea eta musika, diruditena baino gehiago dira beti"

Zer da zuentzat kafe bat hartzea? Barealdia? Epeltasuna? Hausnarketa? Sormena?

Kafe bat hartzeak guretzat zoramen honetan, irakurtzeko, lagunekin hitz egiteko, pentsatzeko, berotzeko... geldiunea irudikatzen du.

Kafea, musika bezala, bere horretan, purutasunean bizitzen al da askotan?

Kafea eta musika, diruditena baino gehiago dira beti, pertsona bakoitzarentzat zentzu ezberdina dute; eta, jakina, bai kafea, baita musika ere, era ezberdinetan hartzen ditugu gure momentuen arabera.

Folkaren biluztasunaz eta pop-rockaz gain, musika latinoak eta bossak ere zuen bihotzak samurtzen ditu, ezta?

Musika dago gure bihotzean eta honi ateak ireki dizkiogu ateratzeko baimen osoarekin, horregatik hainbeste estilo, hainbeste akorde gurutzatuta... Ea bide honetan gurea dena topatzen dugun, musikak berak, bihotzak erabakiko du.

“Hutsa”-k gelditzen zarete kantuekin barruak hustu ostean? Huts horrek bultzatzen zaituzte kantak egitera? Hutsa da funtsa?

Hutsa izan da proiektu honen funtsa, barneko hutsak, kanpoko hutsak, sentimendu hutsak, ohe hutsak... Hori guztia bideratu nahian musikak husten gaituela konturatu ginenetik hori izan da bidea beti. Kasu honetan, barne-barnekoak ateratzeko eta gure barruan hutsak betetzeko erabili dugu.

Musikaren itsasoan MusikHerria da igeri egiten ikasteko modu aproposenetako bat?

Dagoenaren artean behintzat koherenteena da. Guretzat kultura zaindu beharreko ondarea da, hori da lehentasuna, gero norbanakoarena, baina lehenik eta behin gizartearena; eta bide horretan ezin ditugu ulertu gauzak beste era batera, SGAE eta Sacem bezalako enpresei ez diegu etekinik emango, eta MusikHerrian, hori argi daukagu. Gure helburu eta filosofiarekin bat egiten du arlo askotan.

Zer ematen dizue ildo akustikoak zuen beste taldeek ematen ez dizuetena?

Sentsazio ezberdinak, beste mundu batean esperimentatzeko aukera, aniztasun musikala eta batez ere, sentimendu ezberdinak bai konposatzerako orduan, baita eszenatokietan ere. Polita da tartekatzea, aberasgarria.


Azkenak
2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude