Artaburutsua

Ambrose Bierce (1842-1914).

Nire irakurketa gaizkideek badakite: beti izan naiz Ambrose Bierceren inbidiatan. Hark idatzi zuen gustukoenetako liburuen artean dudan hiztegi bat: The Devil´s Dictionary, deabruaren hiztegia, alegia. Tamaina hartu eta zehatz adierazten du ez nolanahi hautatutako hitz bakoitzaren esanahia; adibidez, legezkoa “dagokion epailearen borondatearekin bateragarria” dena da, edo historialaria “munta handiko txutxu-mutxu kontalaria”.

Landareen ingurukoarekin antzeko zerbait egiteak ikaragarri poztuko ninduke. Aza hostoa, baba lorea, artaburua, aitzurra, zokor-mazoa, melokotoia, sega-potoa, porru haziak, sasia, alferra, zorria, arrosadun arantza, jorraia, elorri izatea, simaurtu, eutsagaia, txertaka edo txertatu gabea, mihura, metatxorroa, eta abar zer diren, benetan zer diren, behin betiko bildu eta jasota gustura ikusiko nituzke.
Lehengoan ohelagun batek xalo asko botatakoa ekarri nuen hona: pinuen adar muturretan ageri diren prozesionario beldarraren habiak, zeta zurizko distiratsuak, zuhaitz beltz horien loreak ote ziren galdetu zuenekoa. Pinu beltza (Pinus radiata) beldarretan loratzen dela, etekina hori duela uste duenak hiztegi horren ikuspuntutik ez dabil oso urrun.

Ohea bera bezain bertakoa ez, baina urrutira gabeko beste batek patata zein arbolak ematen zuen galdetu zidanekoa etortzen zait burura horrelakoren bat entzuten dudanero.

Tristura harrotzen dit inguruaren gure ikuskera horrek, baita irribarrea piztu ere.
Artoa (Zea mays) euskal paisaia kulturaletik desagertzen ari den honetan, benetako artaburuak iraungo duela jakiteak behintzat ikaragarrizko lasaitasuna ematen dit. Eta musika asarrea, berebizikoa, egiten du.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude