Intsentsua desagertzeko arriskuan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Intsentsua Boswellia espezieko arbustu txikietatik ateratzen da, eta batez ere Afrikan eta Asian aurkitu daiteke. Hainbat kulturatan oso erabilia izan arren, inoiz ez du nekazaritza-ustiapenik izan. Eta orain, desagertzeko arriskuan dago.

Journal of Applied Ecology aldizkarian ikerlari etiopiar eta holandar talde batek argitara emandako artikuluan, hamabost urte barru Boswellia arbustuen erdia, eta 50 urte barru %90, desager daitekeela adierazi dute. Bi urteko behaketen ostean iritsi dira ondorio horretara. Landare mota horrek ugalketarako ratio ona baldin badu ere, suteek, belardien hazkundeak eta intsektuen erasoek oso egoera larria eragin dute.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 15
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude