Bagara!

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Debagoienak marko bat diseinatu du herrigintza praktikatzeko: Bagara deitu diogu. Eskualde honek dakar –berriz ere– gizarte prozesuak antolatzeko berrikuntza. Inguru geografiko eta humano hau aberatsa da gizarte eta ekonomia ekimenak ezberdin planteatzeko. Historikoki jarduera oso ezberdinak kudeatu dituzte zuzenean protagonistek, eta batez ere, egin egin dute. Hori da eskualdearen egiazko diferentziala eta bere prestigioaren oinarri sendoena. Bagararekin esperientzia bat jarri nahi da martxan metabolizatutako printzipio ideologiko jakin batzuk berrindartzeko eta gaurkotzeko. Iparra marraztu da norabide bat izango duten proiektuak gauzatzeko. Gorputzeko hiru atal gihartuko dira sinkronikoki: eskuak, burua eta bihotza. Dagoeneko, gizarte esperimentaziorako mikroklima honetan, Bagararen bitartez, zenbait sektoreri heldu zaio diagnostikoak egin eta proiektuak abiarazteko. Bagararen logika nagusia ulertzea ez da zaila: eskualdearen garapena autoeraketa komunitarioaren bidez egitea. Galdera zahar eta berriei egitasmo gauzagarriekin erantzun nahi zaie, Euskal Herri osorako laborategi izateko prest.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.