Paperean

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Badirudi, XXI. mendean idatzizkoak murrizten ari direla paperezko euskarrian. Paperak galdu egin duela ustez darabilenen guda partikularra. Aurrez aurrekoa eskatzen du paperak, eta ez hori bakarrik, bera laztantzea ere eskatzen du, gogo-kidetasunezko harremana. Azken finean, gertutasuna, ukitu daitekeena, gustukoa dugu, agian ukimenak baduelako sentsazio ezberdin bat birtualtasunaren aurrean. Nire egunerokoan, papera/pantaila eztabaida, lehia, hurbileko sentimendua bihurtzen ari zait. Nire jardueran esan dezaket pantaila nagusitzen ari dela, idatzizkoan bai behintzat; beste kontu bat da irakurketarena, oraindik parez pare baitaude. Baina ez dakit, ez naiz oso ziur nire inguruan hori horrela denik. Aste honetan, lan egiten dudan institutuan, anekdota bat bizitzea suertatu zait. Euskarako irakasleak lan oso dotorea erakutsi dit, gaur egun omen den teknologia berrien adibide bat. Gaia XX. mendeko euskal poesia da. Ikasleekin arbela digitalean lantzen du. Poeten poemak beraien ahotsekin entzuten dituzte. Ez dago aitzakiarik. Baina ikasteko, ikasleek, paperean nahi dute.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!