Zergatik ez lehenago? (nik nioen moduan)

Azkeneko egunotan esan diren gauzen artean, behin baino gehiagotan irakurri ahal izan dut arrangura moduko bat, ea zergatik ETAk ez duen eman pausu hau lehenago. Bi norabide ditu. Batzuek diote orain emandako pausua aspaldi eskatu zutela eurek, baina inork ez ziela jaramonik egin, eta bai aitzitik, kritika mardulak ekarri. Eta besteek diote, ezer ez lortzeko, orain urte asko ere erretira zitezkeela, eta ea zer logika duen erretiratzearen truke Arjelen edo Loiolan zeozer eskuratu ahal izatea eta ezetz esatea, eta orain ezer lortu gabe alde egitea.

Iritzi horietan, iruditu zait ezagutza txikia zegoela bai politikari atxikitu behar zaion instrumentaltasunaz, eta baita Ezker Abertzalearen proposamenaz ere. Izan ere, proposamen berrira heltzeko, eta beste faktore batzuren eragina ukatu gabe, Ezker Abertzaleak historikoki landu izan dituen bi estrategien mugak frogatu behar izan ditu, eta horrek gogoeta sakon eta erabakigarria ekarri du.

Bi estrategia historiko horietako lehena Nazio Frontea izan da, abertzaleek, bat eginda eta indarra harturik, estatuen aurrean (Madrilen aurrean hasiera batez) erabiltzeko. Bigarren estrategia Negoziazioarena izan da, gehienbat ETAren indarra, zuzenean, Madrilen aurrean erabiltzeko. Bi bideok erabili ditu Ezker Abertzaleak 1976tik hona, eta bakoitzak bi aukera izan ditu tarte honetan. Nazio frontearen lehen gauzapena Txibertako elkarrizketak izan ziren; eta Negoziazioaren lehen gauzapena, bestetik, Arjelekoa, biak ezerezean geratu zirenak.

Hurrengo bi saioak ere ezerezean geratu ziren, garrantzi handiagokoak izan arren, baina Ezker Abertzalearen oraingo gogoetan guztiz eragin dute. Alde batetik, egoerak eta abertzaletasuna nazio eraikuntzaren parametroetan ulertzen hasteak, nazio frontearen bigarren saio bat ekarri zuten, Lizarra-Garazikoa. Orduko porrotetik, Ezker Abertzaleak ikasi zuen, borroka armatua presente egonda, ezina izango zitzaiola halako fronterik gauzatzea, haren kontrako presioa handiegia baitzen. Berriro itzuli zen estatuarekin negoziatzeko bidera, bitartean aukera berriak sortu baitziren Irlandako esperientziaren ondoren eta nazioarteko inplikazio handiagoa ikusita. Hala ere, Loiolako saioak zeozer irakatsi bazion ezker abertzaleari, hura izan zen zer berme txikia zegoen hitzartutakoa gauzatzeko, Espainiarekin ez baitzegoen inola ere fidatzerik.

Bi ibilbideak jorratuta, eta asmoak gauzatu ezinda, Ezker Abertzalea bestelako bideen bila abiatu zen, gogoeta sakona eginda. Ibilbide bietako porroten irakaspenen ondorioa izan dira hartu diren bi erabaki funtsezkoak: borroka armatuaren zikloari amaiera ematea; eta aldebiko negoziazio eskema klasikoari ere ezetz esatea. Lehena ezin izango da berriro arrazoi bihurtu indarrak ez batzeko; bigarrenak kendu egiten dio estatuari negoziazioaren giltza. Horren aurrean, fronte zabalaren bidea proposatzen omen da orain, baina indar metaketa benetan handia izan arte, ez omen da gobernuaren aurrean inolako mugimendurik egingo.
 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude