"Aquellos duros antiguos..."

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rio de janeiro,1827ko azaroa. El defensor de Pedro brigantina portutik abiatu zen Txinara bidean. Baina Afrikako kostaldera iristean, Benito Soto bigarren komandante galiziarra eta tripulazioko beste hamalau kide mutinatu egin ziren, eta gainerakoak hilda edo lehorrean utzita, itsasontziak erasotzeari ekin zioten. Pirata berriek zortzi ontzi abordatu zituzten Iberiar penintsulako kostalde atlantikoan, 1830ean brigantina Cádiz eta San Fernando arteko uharritik gertu hondartu zen arte. Funtzionarioren bat erosita, Cádizen lehorreratzea lortu zuten, inolako dokumentaziorik izan ez arren. Nolanahi, iritsi berrien harrokeriak eta erakuskeriak errezeloa piztu zuen Cádizko epaitegietan. Piratak atxilotu zituzten, baina Sotok alde egitea lortu zuen. Handik egun gutxira, Gibraltarren atxilotu eta heriotzara kondenatu zuten. Horrenbestez, historiak 74 urteko atsedena hartu zuen.

1904ko ekainaren 3an, Cádizko San Jose auzoko atuntokian, hainbat langile arrantzatutako atunen buruak eta hondakinak lurperatzen ari ziren, horietako batek harean hainbat “ogerleko” zahar topatu zituenean. Berehala gainerako langileak eta auzokideak hondartzan erretenak egiten hasi ziren. Zurrumurrua agudo hedatu zen, eta atuntokiko arduradunek auzoko udaltzainen eta Guardia Zibil bikote baten laguntza lortu arren, biharamunean jendetzak hondartza hartu zuen pikotxa, pala eta bahea eskutan.

Txanponak Espainiako Fernando VI.aren garaikoak ziren, eta “bi mundutako ogerleko” ere esan zitzaien, ifrentzuan bi lur esfera zituztelako (argazkian, txanponetako bat, egun Cádizko Litografia Museoan dagoena). Zaila da hondartzan orotara zenbat txanpon aurkitu zituzten jakitea, askok isilean gorde baitzituzten, agintariek kenduko zizkieten beldur. Baina 1.500 inguru izan zirela uste da. 1805an, inguru horietan, Defiances ontzi frantziarra hondoratu zen, baina txanponak Sotoren gizonek ezkutatuko harrapakinak zirela da hipotesirik onartuena.
1905eko inauterietan, altxor bilaketa herrikoia gertatu eta hilabete batzuetara, Los Anticuarios konpartsak tanguillo bati hitzak jarri zizkion “ogerleko zaharren” istorioa kontatzeko. “Aquellos duros antiguos que tanto en Cái dieron que hablar...” dio kantaren hasierak. Eta zeresanaz gain, zer kantatua ere eman dute mende luzean “ogerleko zahar” horiek. Gaur egun, Cádizeko kantu ezagunenetakoa da, himnoa ia, “feria” –jendez gainezkako hondartzak omen zuen itxura– eta “miseria” –herritarrak bertara bultzatu zituen errealitate gordina– errimaren bidez uztartzen dituen doinua.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude