Etorkizuna zein beltz datorren ohartu direnean, jendeak hasi dira norbere burua babesteko elkarri fidakaitz begiratzen, enplegu, etxebizitza eta eskola baten atzetik lehiakide direlakoan. Langileak sakabanatu, isolatu eta beren arteko txiroenen kontra haserrarazi, horra munduko nagusiek aspalditik arrakastaz landu izan duten estrategia.
Langabetuak esne-mamitan bizi dira, pentsatuko zen 2006ko irailean Le Point astekari frantsesean hau irakurri zuenak: “Oinarrizko errenta kobratzen duenak horrez gain lor-tzen du zor fiskalen ordainketa gelditzea, etxebizitzaren zerga kentzea, Seguritate Sozialari ez ordaintzea, osasun zerbitzuak doan eskuratzea, Eguberriko paga, telefono tarifa berezia, garraioetako hobariak, museoak doan bisitatzea eta beste hainbat laguntza gehiago”.
Artikuluak txistea iduri luke, gertatuko ez balitz Le Point eskuindarraren ugazaba François Pinaultek bere jabegoan daukala urtean Frantziak Oinarrizko Errentan gastatzen duen diru guztia baino gehiago, 11.500 milioi dolar.
2010ean The Economist astekariak honela laburbildu zuen dotrina: “Langabetuak berriro lanera behar-tzeko bi modu daude. Bata da deserosoago eta prekarioago egitea langabezia saria irabazten dutenen bizimodua; bigarrena, enplegu bilaketa efikaz eta eragingarri bihurtzea”. Krisitzarrarekin bigarrena, lanpostu berria lortzeko itxaropena, haizeak eraman duenez, eman egurra erruki barik xomaian denari, bizirauteko laguntza sozialaren beharrean denari. Edozein ostatutan entzungo dituzu antzekoak gaur.
Le Monde Diplomatique aldizkariak berrikitan L’Art d’ignorer les pauvres liburuxka plazaratu du, ironiaz eta umore beltzez beterik, John Galbraith-en, Laurent Cordonnier-en eta Jonathan Swift klasikoaren testu labur banarekin.
Ironia darabilten testuak hautatu ditu Halimik, erregistro horrek errealitatea ulertarazten duelakoan, aldi berean saihestuz haserre itxurak eta malko potolo ustelak. Munduko nagusiei dei moralak egiteak ez du zentzurik, dio Halimik. Aski aberats, jakintsu eta bizkorrak badirenez, jakinaren gainean defenditzen dute beren mesederako eraikitako filosofia, hau alegia: aberatsek lanpostu gehiago sortuko lituzkete zerga gu-txiago kobratuko balitzaie, eta pobreek lan gehiago egingo lukete subsidio gutxiago emanez gero.
Laurent Cordonnierren Economistes en guerre contre les chomeurs 2007ko testua da. Bertan ederki azaltzen du nola estutzen dien zintzurra Estatuak –nagusiki Frantziaz ari da– langabeei eta laguntza sozialen beharrean direnei, bakan batzuek egindako desmasien gain kontrola zorrozteko aitzakiatan. Eskandalagarria da txiro horien gaineko inspekzioa, alderatuta enpresa handiek eta aberatsek beren betebeharrak konplitzeko aurkitzen duten patxadarekin.
Alabaina, Cordonnierrek dioenez, herritarren gehiengoa dago abera-tsen jomugan. Soldatapekoak zatitu nahi dituzte, klasea xerratan ebakita hobeto menperatzeko. Gutxien antolatuta dagoen zatiari ekin diote estreina, langabetuei eta etorkinei, gutxienik horiek daudelako antolatuta. Bukaerarako lagako dute atalik egoskorrena, sindikatuetan dagoena. Denek inbidia dioten langile multzo hau isolatuko dutenean, aliaturik gabe, noiz arte iraungo dute ugazabek, gobernuek eta komunikabideek “pribilejio” izendatu dituzten eskubideak galdu gabe?
Sozialdemokrata askok aldarrikatu izan duen John Kenneth Galbraith-ek (1908-2006) How to get the poor off our conscience (Nola atera txiroak gure kontzientziatik) artikulua 1985ean Harpers aldizkarian plazaratu zuen. “Zenbait gogoeta azaldu nahi ditut gizakion ariketarik antzinakoenetakoa den honetaz: urteen eta mendeen poderioz erabaki dugu jende txiroekiko kontzientzia txarrik gabe bizitzea”.
Bibliak proposatu ei zien pobreei mundu honetan lasai sufritzea, hil ondoren ondo sarituak izango omen direlako. Baina Ilustraziotik aurrera erantzun arrazoizkoak behar genituenez, David Ricardo-k eta Robert Malthus-ek XIX. hasieran argudiatu zuten pobreak ume gehiegi egitearen erruz bizi zirela hain txiro.
Herbert Spencerrek, beranduago, darwinismo soziala, asmatu zuen: egoera bakoitzean indartsuenak bizirauten dutenez, pobreen eliminazioa da giza arrazak hobetzeko naturak ezarritako legea. XX. mendean John D. Rockefeller txit aberatsak horri helduko zion: “Ezin da lortu American Beauty arrosa eder eta usaintsu bat inguruan sortzen zaizkion lehenbiziko kimuak sakrifikatu gabe. Ekonomian berdin gertatzen da, naturaren eta Jainkoaren legea horixe da”.
Galbraithek zahartzaroko artikulu honetan zehaztu zituen behar-tsuak kontzientziako kargatik kentzeko lau mekanismo oso zabaldu, eta banan bana haien arrazoirik eza erakutsiz. Lehena, Estatuaren eta bere funtzionarioen erruz ugaritu direla. Bigarren mitoa, jende txiroei laguntzea beren kalterako dela, lanpostu onetatik aldentzen dituelako, desmoralizatuz, alferrenei aukerak emanez. “Ez dago horren froga bakar bat ere baina (...) ameskerien artean hau da eragin zabalena duena”, dio Galbraithek.
Hirugarren mitoa, txiroei lagun-tzen badiegu askatasuna kentzen diegu, pobre izateko askatasuna. Behartsua ohartuko ez balitz bezala justu bere ezintasunetan datzala askatasun gabezia nagusia. Eta aurreko mitoek balio ez balute, laugarren metodoa gelditzen da: ez pentsatu pobreetan, ez Etiopiakoetan eta ez zure ingurukoetan. Heriotzarekin egiten dugun gisan, bide batez esanda.
Egiari uko egiteko metodo horien aurrean Galbraithek aldarrikatu zuen errukia, bestela ezin delako modu zibilizatuan bizi. Eta ironiaz bukatzen zuen esanez errukia interesatu beharko litzaiekeela batik bat kontserbadoreei; beharrak aseta bizi direnek ez dute matxinadarik sortuko, eta bake soziala ez al da kontserbatzaileek ororen gainetik maite dutena?
Gulliverren bidaiak asmatu zituen Jonathan Swift duela hiru mende, 1729an, plazaratu zuen A modest proposal, 1980an Xaguxarra aldizkariak eman zuena I. Zubiria batek euskaratuta. Interneten dago irakurgai, Susaren Armiarma proiektuan. Apez irlandarrak proposatzen zuen eskean zebiltzan eta oro har lurrik gabe miserian bizi ziren baserritarren umeak saldu eta jatea, “estofatua zein errea, labean zein eosia, eta ez dut dudarik egiten, berdin balioko duela saltsan edo gisatuan”. Gordina benetan.
Umore beltza muturreraino eraman zuen Swiftek, kalkulatuz urtean ehun mila ume pottolo kontsumitu ahal izango zirela, batik bat lurjabe handien mahaietan baina baita ostatuetan ere, horrela konponduz beren guraso behartsuen eta nazio osoaren larrialdi ekonomiko eta soziala. Satira odoltsua baino bide hoberik ez zuen aurkitu Swiftek garai haietan Irlandako baserritarrei egiten zitzaien zanpaketa basatiaren aurka aldarri egiteko.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da.
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]