Pasatu dira

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertatik pasatu dira, Gorbeiatik bueltan, gazteen koadrilak eta mendigoizale zaharrak. Gazteentzat Anjelinesena da. Zaharrentzat Rojoren taberna. Han ezagutu dut beti Anjelines: bi sartzen diren lekuan sartuz beste bi. Kaleko katuen irudia daukat, Burtzon txakurrarena, Hilari porru eta Txomin gorrirena, atsoak negarrez eta barreka, baba gorrien usaina, umeak ur baso bat eskatuz, gozokiak eta gailetak, EH Sukarra bozgorailuan, “zelan dabil ama, laztana?”, muslarien keinuak eta Marijoseren ile apaindegiko bezeroak. Kafesnea zerbitzatzen zuten guztientzat Anjelinesenean, salda beroa gabonetan, eta udan euliek krak! egiten zuten sabaiko argi urdineko tranpan. Makinan pantaila guztiak pasatu zituen Aitorrek, eta Aritzen aititek zortzi fitxak ahoratu zituen behin igel-tokan...

Urri bigarrenarekin itxi zuten betiko, eta Anjelineseneko komunetik atera nintzelarik azkenekoz, era honetako munduko taberna bakarra iruditu zitzaidan beste behin. Mahaiak janariz beterik zeuden, limoiak helduta horma-kontran. Mirentxuk ez zidan kobratu nahi izan. Zelan ordaindu, ordea, bizi izan dugun guztia artearrok han? Pribilegiatuak, Anjelinesen taberna ezagutu dutenak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!