Metatxorroak

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Udaren amaiera da metatxorroen sasoia. Belarrarekin edo udaberriko lehen ebakialdiko belarrarekin ere ikustea tokatu izan badaiteke ere, oraingoa da benetako sasoia. Eguna asko moztu da eta gaueko ihintzak ikusgarriak dira. Honela bibelarra, bibedarra edo arradaila ondu nahi bada gauerako metatxorrotu egin behar. Metatxo horietan bildu eta goizean ihintza lurrindu denean berriz zabaldu. Ondo ondu arte egunerokoa. Lan ikaragarria, baina ganbara bete belar eta bibelar ikusteak asko balio du… Metatxilo, metaska, metatxurru, metatxoe, garai batean denean egiten zenaren adierazgarri gu izen ugaritasuna. Argazkikoak metatxorroak dira. Geurean hala deitzen zaie, bestetxekoek egindakoak dira.


Irakurri gehiago: Bestelakoak Ingurumena Landareak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.