Harridura

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Saltoki handi bateko arrandegian nengoen arrainez betetako erakusleihoa tarteko, bestaldean nuen saltzaileari zer eskatu nahi nion pentsatzen. Baina hark ez zidan niri begiratzen, nire sorbaldaren gainetik, ostean gertatzen ari zen zerbaiti begiratzen zion, harriduraz. Nik buelta eman nahi ez eta buruko keinuaz zer gertatzen ari zen galdetu nion: “Beitxuion, nire izeba moja ematein”. Jakin minez buelta eman eta burutik oinetarainoko soinekoa zeraman emakumezkoa ikusi nuen, aurpegia bistan zeraman eta oihalak aurpegia batzen zion, borobildu, ilerik ere ikusten ez zitzaiola. Eskuak eta oinetako sandaliak ikusten zitzaizkion baina batu-batu egindako aurpegi hark nire atentzioa erakarri zuen. Gizonezkoa eta erosketen gurdian sartuta jolasean zebiltzan bi mutil koxkor zituen ondoan. “Dauan beruakin sinistu ezindakua da”.

Eta halaxe egiten zuen, iraileko egun eguzkitsu eta sargoria. Saltokian ez zebilen jende gehiegi, arrain saltzailea ondoan zituen harategiko lankideengana hurbildu zen emakumeari begiratzeko esanez eta neu ere haraxe hurbildu nintzen erosi berri nuen arrain poltsa gurdian utzi ostean urdaiazpikoa eta gazta pusketa bat erostera.

Mostradore atzean horixe zen hizketarako gaia, hiru saltzaileen iritziz, (baita nire iritziz ere) moja janzkera zeraman emakumezkoa. Harategiko saltzaileak neu ere ohartuta nengoela ikusita, euren arteko elkarrizketan sartu ninduen: “Gizona majo, praka piratak sandaliak eta mahuka laburreko kamiseta jantzita, eta beitxuion bestiai! berak nahi duelako izango da baina...”. Lankideak: “Telebistan ikustia gauza bat da eta beste bat hau!”

Harategiko erosketak hartu ostean gainontzeko erosketak apaletatik jasotzen jarraitu nuen eta han-hemenka topo egin nuen familiarekin. Laukotea beste hainbatetan neu bezala ari zen erosketak egiten. Haurrak gurdian sartuta euren gustukoak ziren litxarkeriak erosteko gurasoak konbentzitu nahian.

Amak, goitik beherako jantzi gris zabalarekin, irribarre egin zidan ondotik pasa eta semeek gurdi barruan zeukaten “festari” begira. Familia arrunt bat zen, “berak nahi duelako” eramango al zuen burutik oinetarainoko jantzia, baina ezin ba esan, harritu ez ninduenik.
Goiz hartan bertan bizikletaz pasieran nenbilela, seme-alabak ondoan zituela espaloitik oinez zihoan emakumezkoa etorri zitzaidan gogora. Burutik oinetarainoko soineko beltza zeraman soinean, begiak baino agerian ez zituela.
Inork uste al zuen harrituko ez ginenik!


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude