Hizkuntz eskakizunak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zenbat eztabaida antzu inon euskara eskakizuna egin denean. Zenbat konplexu eta amore emate euskaldunon aldetik. Europako estatuek ordea argiago daukate auzia. Dagoeneko (joera hazkorra izan baita), Europar Batasuneko 27 estatuetatik 23k nolabaiteko hizkuntza eskakizuna ezartzen diete beren biztanleei, gutxieneko eskubide batzuk lortu ahal izateko. Tokian-tokian ezagutza maila ezberdinak eskatzen dira (A1etik B2ra bitarte), derrigortzeko modu ezberdinak darabiltzate (derrigorrezko ikastaroetatik hizkuntzaren azterketa frogaraino), edo eskubide ezberdinak jartzen dira jokoan (familia ekarri ahal izatekoa, egoiliar txartela –beraz, lan baimena–, zein herritartasuna –beraz, politikan parte hartzeko aukera, eta abar–). Baina guztiek dute oinarri bera: hizkuntza eskakizuna egitea zilegia du estatuak. Suedia, Irlanda, Txipre eta Espainia dira horrelakorik ez duten bakarrak, nahiz eta azken honen konstituzioak “espainiar guztiek” gaztelera jakin beharra ezartzen duen; hortaz bidea arautzea baino ez zaio falta.

Eta gu, gaixo euskaldunak artatu behar dituen medikuak euskara jakin behar ote duen eztabaidatzen, oraindik ere.


ASTEKARIA
2011ko irailaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#2
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude