Tragediaren baltsamoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sofoklesen Antigona ikusi genuen atzo, Meridako teatro erromatarrean: Ediporen eta Jokastaren arteko intzestuak emandako Antigona gazteak patu ezin lazgarriagori aurre egin beharko dio. Emaitza, ondorioa, greziar tragedietan ohi bezala, eszenatokia zerraldoz betetzea, ordu eta erdiren buruan.

Fribolitatea izango da edo neure xelebrekeria –zuek lasai juzka– hainbeste ezbehar ikusita norberaren arazoak ñimiñoak direla pentsatzea, sentitzea. Enpatia-ariketa bat eginez, horrelaxe irudikatu ditut aspaldiko greziarrak: euren eguneroko bizimoduari aise eramangarriagoa iritziko zioten hainbatek, teatroan ikusitakoaren aldean. Ergelen kontsolamendua, nahi baduzue, baina kontsolamendua, finean.

Analogia eginez, auzo-tragedia jorratzen duten telebistako irudiak batzuetan modu berean geureganatzen ditugula iruditzen zait, albistegiak barne. Agian, diferentzia nagusi bat nabarmenduko nuke: guk, egungo kontsumismo azkarraren antzera, etengabe betetzen ditugu pantailak zerraldo berri-zaharrez, teatroaren alferreko trama aurreztuz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.