Kukutza

Donibane egunaren bezperan, Banco de España kalean geunden –EHUk Bilbon duen egoitzan– deshazkundeari buruzko ikastaro batean. Kanpotik etorritako jendearekin komentatu genuen, bertan –hamar urtez– Alde Zaharreko gaztetxea egon zela. Berri txarra heldu zen orduan: “Kukutza deslojatu nahi dute Errekaldeko orube horretan etxebizitza berriak eraikitzeko”.

Okupazioaren mugimendua eta gaztetxeak dira pentsamendu kritiko eta ekimen solidarioen sortzaile nagusietarikoak, baita harrobi ederra beste herri mugimendu eta ekimen sozio-politikoentzat ere. “Antisistemikoak” eta “integraezinak” tituluak ezarri zaizkie, baina denetariko jendea murgiltzen da euren hormen artean; adinez eta kolorez, filosofiaz eta praktikaz. Aniztasun hori, euren indarra da.

Kukutza ikur abegikorra eta erreferentzia sozio-politiko sendoa bihurtu da azken hamairu urteotan Errekaldeko auzoan hain zuzen ere, baina mundu zabalean ere ezagutua eta maitatua da. Eta gorrotatua noski, Bilboko patrizio eta gobernarien aldetik. Nazioartean irudi distiratsua eta garaileen xarma paseatzen dituen hiriak, antza, ezin du horrelako okupazio adibiderik onartu. Eta modu horretan, txanpon beraren bi aldeak agertzen dira, aurpegian Bilboko marka internazional eredugarria eta ifrentzuan auzo baztertuen exenplu kontrajarriak.

Errekalden –frankismoaren arotik gaur egunera– erresistentzia eta marjinazioaren aurkako kultura politiko sendoa errotu da. Bilboko auzo borrokalaria eta alboratua harro dabil bertan –auzoaren erdian okupatutako fabrika horretan–, astero antolatzen diren ekintzekin. Berriz ere, konfrontaziozko sasoi latzak datoz. Eta legea, aberastasuna eta jabego pribatuaren defendatzaileak laster agertuko dira etekinen eta korrituen bila.

Okupazioak, autonomiak eta auto-organizazioak ez dute lekurik titaniozko Bilbon? Baliteke. Baina hiri magaleko auzoen eta erdigune txukunaren arteko orekarik eta elkar komunikaziorik ez dagoen bitartean, txanponaren alde iluna beti egongo da prest aurpegi politari akatsak ateratzeko.

Alde Zaharreko Gaztetxea kultura eta unibertsitateko egoitza bat bihurtu zuten lehenago. Kukutzan beste plan batzuk dituzte: krematistikoak, materialistagoak... Asko dira elkargune aberasgarri honen alde atera direnak eta prest daudenak erasoari eusteko. Guztion elkartasuna, laguntza eta esfortzuarekin Kukutzak bizirik iraun lezake.

Kukutza ikutu bez!


Azkenak
Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Birika permakultura
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”

2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak aurtengo agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Komunikazio-bitartekarien I. topaketak
“Komunikazio zailtasunak dituzten pertsonen beharrak ia ezezagunak zaizkigu”

Ikusgarritasun gutxi dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonak eta bizi dituzten oztopoak. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak:
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna gutxitu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gaztek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Eguneraketa berriak daude