“Gerra Hotzaren ondorengo munduak bi superpotentzia ditu, AEBak eta Moody’s agentzia”. Thomas Friedman, The New York Times-eko atzerri politikako editorialistaren esaldia da eta hala azaltzen die berau bere irakurleei: AEBek beren tresneria militarrarekin etsaia suntsitu dezaketen moduan, Moody’s finantza balorazio agentziak herrialde baten finantzak ito ditzake herrialde horri ‘nota txarra’ jarriz gero”.
Goiko paragrafoaren bukaerak ez digu argitzen gauza handirik, gaur egun Europan ondo baino hobeto ikusten dugu kalifikazio agentzien “nota txarrak” zein egoeratan uzten duten estatu bat –Grezia, Irlanda…– . Friedmanen esaldia, dena den, bitxia da gerra hotzari egiten dion erreferentziak iragan mende bukaerara eramaten gaituelako. Eta bitxia da, izan ere, goiko paragrafoa 1997ko Le Monde Diplomatique hilabetekariko artikulu batekoa delako. Duela 14 urtekoa: orduan jada bazekiten kalifikazio agentzien indarraz, baina ez da oraindik horien kontrolerako neurririk hartu, 2007az geroztik neurriak hartuko direla azpimarratzen bada ere.
Duela hamalau urte Europako gizarteetan, zorrarekiko arazoak garapenean ziren herrialdeetako kontu itsusia besterik ez ziren. Orain hobeto uler ditzakegu Nazioarteko Diru Funtsak edo Mundu Bankuak herrialde haietan bultzatzen zituzten “egiturazko txoke planak” zer esan nahi zuten, zer esan nahi duten: han miseria, gosea, heriotza; hemen lan eta pentsioen erreformak, ondasun publikoen pribatizatzea… herritar askoren pobretzea funtsean, eta hamarkadetan irabazitako ongizate gizarteen ahultze itzela.
Baina Europako estatuek gutxi ikasi dute garapenean diren herrialdeen kanpo zorraz. Joan den asteko Europako Batasuneko agintarien gailurrak erabaki garrantzitsuak hartu zituen, baina oraindik ere azalekoak funtsezko arazoei dagokienez. Bi eratako erabakiak har zitzakeen: bat, EBk bere diruekin Greziarekiko bigarren diru “erreskate” handia bideratzea; bi, nola hala bankuak ere “erreskate” horretan parte hartzea behartu.
Batez ere bere diru publikoarekin aritzea erabaki du EBk, bai Greziari mailegu berriak eskainiz (109.000 milioi euro gehiago) edota lehengo zorren interesa jaitsiz eta zorraren itzultze data luzatuz. Bankuak bakarrik Greziaren zorra luzatzera behartu dituzte. Hemen garrantzitsua da argitzea, adibidez, Greziarekiko “erreskateaz” hitz egiten denean, maileguez ari garela eta ez doan ematen den diruaz. EBk %5,5eko errentagarritasuna ateratzen du azken mailegu horietatik, EBko edozein herritarrek beren aurrezkiekin bankuetatik atera dezaketena baino askoz errentagarritasun handiagoa. Eta, hala ere, Greziak bizi duen finantza egoeran interes hori mauka da, kontuan hartzen bada, adibidez, 10 urterako bere zorra %20ko interesarekin ordaindu behar duela.
Eta hor dago klabeetakoa, %20ko interes horrek adierazten duela –finantza merkatuen hizkuntzan– Greziak arazo handiak izango dituela diru hori itzultzeko, eta hala ere Greziako bono horiek edo antzeko beste batzuk erosi egiten direla. 2007an AEBetan subprime-ekin bezala, orain hemen estatuen zorrarekin ari da gertatzen. Hor dago arazo larriena, kontrolik gabeko arrisku eta irabazietan.
“Bankuen ohiko zereginera itzuli behar da”, “atzera egin behar da”, “ezin da orain arte bezala jardun”… 2008tik entzuten ari garen mea culpa da. Baina ez, egiazki, finantza munduari ez zaio hori guztia interesatzen, horrek ez du dirurik ematen, hori ongizatearen kapitalismora itzultzea litzateke. Egungo finantza munduarentzat funtsezkoak dira arrisku handiak, botoi bakarra sakatuz dirutzak di-da batean galdu edo irabazteko amildegiak… Funtsean, hori guztia behar du, zutoin horien gainean eraiki delako azken 30 urteotako mundu mailako finantza sistema, dagoeneko pertsonak, etxeak, agintariak eta estatu osoak irensteko gai den zulo beltz bilakatua.
Kontua da finantza marrazoen joan-etorri hau dela gaur egungo mundu mailako finantza globalizazioaren muina eta lokomotora. Eta tren horretan eramaten dira, etengabe, herritarren errentak aberatsenen poltsikoetara. Adibidez, Alemaniaren EBk dirua uzten dio Greziari eta honek hau itzultzeko enpresa publikoak lau txakur-handitan saltzen dizkio Alemaniako multinazional bati. Negozioa borobila da. Zergatik aldatu? Joan den asteko neurriek arazoa atzeratu besterik ez dute egiten. Akaso denbora horretan EB politikoagoa eraikitzeko asmoa dagoelako? Horrek EB marrazo handiagoa bilakatuko luke finantzen mundu globalean, baina sistemaren zutoinak aldatu gabe marrazoek arrain berdinak irensten jarraituko dute.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.