Mendizaleen miresgarri izaten dira saiak, haien largabisten jo muga eta gure bazterrak erakusten dituzten liburu eta argazkietako lehengai ezin utzia. Ez dute lortu, ordea, behialako fama txarra gainetik kentzen. Alhapideak ustelkeriatik garbitzen dituztela ekologistek irakatsi eta guk ikasi dugunean, abere biziei erasotzen zaizkiela esaten digute orain abeltzain batzuek, eta badirudi gorrotatuak izatera kondenatuak direla berriz gure eskualdeko hegazti handienak. Sarraskijaleak baitira, besteen heriotzaz gizentzea eta hurkoaren malurra probestea leporatzen zaie, ez bereziki natur zientzien ikuspegitik, baizik eta metaforaz norbait gutxietsi nahi denean, politikoki batez ere, arlo horretan oso hizkera margotsua erabiltzen da eta.
Oso aspaldikoa da saien arbuioa, antzinako borroka zelaietan ageri da haien itzal iluna. Louvre-n dagoen sumeriar harri zizelkatu ospetsu batean ikusten da nola, garaileek garaituak zanpatzen dituzten bitartean, saiek gorpuzkinak bereganatzen dituzten. Eta hori zatekeen gudarien bukaera gaiztoena, Iliadan azaltzen denez: “Zakurrek eta saiek urratuko dute zure gorpu osoa”, ihaurti zion Akilesek bere eskuz herioztua zuen Hectorri, behar bezalako ehorzketarik izango ez zuen ikara dastatuz hil zedin.
Ez da denetan hola izan, eta, hain zuzen, alderantzizkoa zen grekoen etsai eta sumeriarren hurbil ziren antzinako pertsiarrentzat. Mazdeistek eguzkitan uzten zituzten gorpuak, “isil dorreak” deitzen diren eraikinen gainean, zeruko izakiek eramanda goiko paradisura hel zitezen; eta hala egiten segitu dute 1960an debekatu zieten arte: geroztik sairik ez omen da gehiago inguru haietan. Baxenabarreko Urkulu tontorrean eraikia den monumentu borobila isil dorrea ote zen espekulatu zen behiala, haren siluetak Iraneko “dekhma”k gogorarazten dituelako –erromatarren trofeo dorrea izan zen ustea da orain nagusi–. Ohitura bera dute gaur egun Tibeten, eta hango eskualde batzuetan gorpuak prestatu egiten dituzte “hegazti santuek” jan ditzaten.
Sakratuak ziren saiak antzinako Egipton, Nekhbet goi anderearen itxura eta beste zenbaiten buru-apaingarria; baita, Goi Lurraldeko erregetzaren sinbolo gisa, faraon koroaren osagaia. Ateburuetan ezartzen zuten saiaren irudi ongilea, azpian pasatzen zirenak babes zitzan, eta berezko bertute hori heriotzatik bizia ateratzeko gaitasunetik heldu omen zaio, bizitzaren zikloa eta berpiztea bideratzen dituelako.
Gure mundu aldrebesean, aldiz, arranoa da goraipatzen, elikatzeko hil behar duen ehiztaria. Heraldikan daukan prestigioa jantzita, eta gure ingurumentxoan beltz lumaztua, askotan inarrosi izan da aberriaren loriako. Eta aitzitik, putrea deitzen zitzaien iraindu nahi ziren aurkari politiko hurbilenei. Baina nork agindua da Arranomendi Butreaitz baino ikusgarriago dela? Ekialdeko euskalkietan, bestalde, arrano (eta zehazkiago arrano beltza) esaten diote gyps fulvus espezieari, hau da, putreari.
Orduan, zertara datoz txori istorio eta ornitologia ergel hauek, azkenean denak berdin antzekoak direla aitortzeko bada? Eta halere, paregabea da putrea. Goian zabal-zabala pasatzen ikusten dugunean edo, apal eta gure buruari hurbil iragatean, haren lumen xuxurla aditzen dugunean, dudarik ez dugu: hilik ote gauden usnatzera hurreratu bada ere, hura da euskal kantutegiko abesti ederrean begiesten den hegaztia. “Arranoak bortietan, gora dabiltza hegaletan...”.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]