Mamografien argi-ilunak (diru kontuak tarteko)

Emakume bat mamografia egiten.
Emakume bat mamografia egiten.Drugster.info

Herritarren kultura sanitarioa nabarmen handitu den arren, eta osasun-adituek emandako aholku eta gomendioei normalean nahiko ondo jarraitzen zaien arren, duela gutxi irakurri dudan datu batek kezkatzeko arrazoiak eman dizkit. Gure artean arrisku-adinean dauden ehun emakumetik hamazazpik ez omen dituzte mamografiak erregulartasunez egiten, Minbiziaren kontrako Elkartearen Behatokiak argitaratutako txostenaren arabera. Eta hori akats handia da, izan ere mamografia ezinbesteko tresna baita bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra egiteko.

Inongo zentzurik ez duen horrelako zerbait gertatzeko arrazoien bila hasi, eta ez nuen taxuzko erantzunik aurkitzen. Nire iritzia da gaur egun emakume gehienen artean aski zabaldua dagoela mamografia proba baliagarria dela bularreko minbiziak garaiz atzemateko, eta proba hori emakumeen adin-tarte gero eta zabalagoan hedatu izanak zerikusi handia duela bularreko minbiziak jota dauden emakumeen biziraupen-tasan. Azken hamarkadan %27 gehitu da tasa hori, eta prebentzioak (ez abusatu koipeez, jaitsi pisua behar izanez gero, egin ariketa modu erregularrean, bularra eman zure seme-alabei) izan duen garrantzia baztertu gabe ere, detekzio goiztiarrak ezinbesteko papera jokatzen du gaur egun osasun-politika guztietan.

Dena den, adituek diotenez 40 urte bete aurretik mamografiak ez du argibide handirik eskaintzen, eta hori oinarri hartuta politika sanitario guztiek edo ia gehientsuenek 40-45 urtetan jartzen dute emakumeetan mamografia proba diagnostiko bezala erabiltzen hasteko adin-muga. Erabaki horretan osasunari dagozkion arrazoiek adina pisu dute, nik uste, arrazoi ekonomikoek. Izan ere, gaur egun diruak agintzen du neurri handi batean osasunean, eta mamografia bezalako proba kontrastatu bat aurrez aipatutakoa baino adin-tarte zabalagoko emakumeetara zabaltzeak ekar dezakeen gastuari ez dio heldu osasungintza publikoak. Oraingoz, bederen.

Badira, nolanahi ere, proba hori aurreratzeko arrazoi bereziak: familian zuzeneko aurrekariak (bularreko minbizia jasan duen amona, ama edo ahizparen bat) izatea; aurreneko hilekoa 12 urte bete baino lehen eduki izana, edota azkenekoa 55 urte bete ondoren; eta gain-pisu esanguratsua izatea.

Mamografiak egiteko teknologia –bularretako irudiak lortzeko X izpiak aplikatzea besterik ez da, azken batean– asko hobetu da azken urteotan. Gaur egun, duela urte gutxi batzuk baino askoz ere proba eraginkorragoa eta erosoagoa da. Garai batean bularra bi aldiz “zanpatu” behar zen irudi egokia lortzeko. Orain, aldiz, mamografia digitalek “begirada” bakarrean hartzen dute hiru dimentsioko irudia. Eta ehun-geruzaz “estalita” egoteagatik, lehen oharkabean pasatzen ziren tumoreak atzemateko modua ematen dute 3D-ko mamografia berriek.


Azkenak
Klimaren errekorrak birrindu dira 2023an

Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) 2023ko txostenak erakusten du beste behin ere markak hautsi direla klimaren adierazle diren hainbat alorretan: berotegi-efektuko gasak, lurrazaleko tenperatura, ozeanoen berotzea eta azidotzea, itsasoaren mailaren igoera, Antartikako itsas... [+]


Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Eguneraketa berriak daude