Bildu eta aurrerapena

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gauza handia da hizkuntzak jakitea, batek ezkutatzen duena besteak erakusten baitizu. Horrekin batera, hizkuntza txikiek ere abantailak dauzkate; besteak beste, terminoak eta kontzeptuak ez dira ideologia sortzen duten eragile nagusien hain menpeko, hauek hizkuntza nagusian mintzo ohi baitira.

Horixe gertatu zait gaztelerazko “progreso” hitzarekin. Euskaraz “aurrerapena” erabili izan da azken bi mendeetan gutxienez.

Zenbaiti irakurri diot, euskaraz, Bildu instituzioetara iritsiz gero dagokion herrialde edo herriko aurrerapena eten egingo dela. Kontua da ordea aurrea eta atzea zer den norberaren norabideak definitzen duela. Hartara, batzuentzat aurrea dena beste batzuentzat atzea izango da, eta bestetzuentzat alboa. Nik ez dut uste Bilduri botoa eman diotenen artean gelditzeko asmorik dagoenik. Aldaketa garaiak aldarrikatuz inguratu ditu koalizioak hainbeste boto-paper, eta aldaketak mugimendua dakar. Nago, jende horrek guztiak ez duela aurrerapena zalantzan jartzen. Norabidea da aldatu nahi duena, eta hori abiada aldatzea baino sakonagoa da. Paradigma aldaketa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.